Erresuma Batuko lehen ministro Gordon Brownek organoen donazioen inguruko praktikak aldatu nahi ditu bere herrialdeetan. Hiritar gehienak automatikoki organo-emaileak izatea proposatu du. Arrazoi erlijiosoengatik edo, ez-emailea bihurtzen da espresuki horrela eskatzen duneak. Beraz, lege berriak hiritar gehienak organo-emaileak bihurtzen ditu, betiere hil baino lehen bere organoen gainean eskurik ez jartzea eskatzen ez baldin badu.
Lege honek ez da askatasun pertsonalean sartzen. Giza-organoak legitimoki dira Estatuaren jabegoa pertsona hiltzen denean. Gehiago esango dut: edozein arrazoi moralik aitzaki jarri arren, ez zait bidezkoa iruditzen erraiak hilobian ere gordetu nahi izatea. Gu joan arren, beste guztiek hemen segitzen dute, eta asko eta asko organoen beharretan. Erresuma Batuko arazoa den organo falta konpontzeko dator lege berria. Espainian ez dago horrelako problemarik, munduan organo gehien ematen duen Estatua baita. Gainera, horrelako legedia omen dago indarrean. Hemen behintzat Elizak ez du eskurik sartu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario