Telebistan musika gutxi entzuten da. Modako abestiak, ez musikalak, baizik eta irrati-formulekoak, asko entzun daitezke, bai SMS-en bidez salduz, bai eta programa pseudo-musikaletan ere. TVEko Los conciertos de Radio 3 saioa musika eskaintzen duen bakarra da. Han kontzertu laburrak eskaintzen dituzte hainbat talde desberdinek, astero. Noizbehinka talde interesgarri bat agertzen da.
Gainontzekoek edo bideoklipak jartzen dituzte (guztiak, esan legez, musikariz janzten diren giza-produktuenak) edo, Música uno eta gisakoetan egiten den moduan, zenbait artista gonbidatzen dute, espektakulua antzez dezaten. Guztietan, playback.
Iron Maiden-ek 1986ko irailaren 6an plazaratu zuen 'Somewhere In Time' diskoko lehen singlea: "Wasted Years". Talde popularra zen, eta telebistan bere estiloko taldeak agertzen ziren (remember the 80's?). Promozioa egitea tokatu zitzaien Alemaniako kate batean. Han ohitura playback egitea zen. Musika egiten duen edozeinentzat, delitua. Halaxe egin zuten, baina euren espektakulua prestatu zuten, programakoei adarra joz. Horretarako ere, handiak.
2008/01/20
Playback
Publicado por Mikel Dominguez Ballesteros en 19:13
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario