2007/12/31

La viñeta de la semana XI y XII

Gabonak direla eta, bloga apur bat ahaztuta utzi dut. Barkatuko didazue utzikeria, baina ez dakit non utzi dudan denbora. Hurrengo urtean ikusiko dugu elkar. Bitartean, asteroko binetak hemen dauzkazue.

OLARIAGA, Berria, 2007/12/18


FORGES, El País, 2007/12/30

Urte barri on!

2007/12/18

5.150 milioi euro zakarrontzira

“Palestinarrei” 5.150 milioi euro ematea hitzartu zuen atzo nazioarteak, “estatu palestinarra abian jartzeko” helburua omen duen Annapolisko Konferentzia laguntzeko. Noski, dirua Al Fatari emango diote, eta ez herri palestinarrak aukeratu zuen alderdiak kudeatutako Gobernuari. Zergatik? Terrorista delako (modako berba, antza). Horregatik eten zituen nazioarteak dirulaguntzak (etikaren eta elkartasunaren ikuspegitik, derrigorrezkoak), blokeo ekonomikoa ezarriz. Israelek ere ezarri zuen, baina ez zuen dirulaguntzarik gelditu, baizik eta palestinarrengandik bildutako zergak. Hau da, palestinarren dirua bueltatzeari utzi zuen. Oraingoa, dudarik gabe, norberarena norberari ematea, guztiz derrigorrezkoa da.

Zergatik bota zuen herriak Al Fata Gobernutik eta Hamas ezarri? Demokratikoki, jakina. Al Fatakoek urteak zeramatzatelako dirua lapurtzen, iruzurra egiten. Eta orain, nazioarteak, dirutza eman die eskuak zikinak dituztenei. Hamasek odolez zikinduak eukiko baititu eskuak, baina Al Fatak, odolez gain, iruzurrak eragiten duen gorotzaz ditu. Gainera, dirutza ez da hainbesterakoa, buruan izan behar dugulako nazioarteak eta Israelek blokeoarekin jarraitzen dutela. Egin kontuak.

2007/12/17

Draatik Zelaietara

Berriz ere, poztu behar gara udal batzuk aurrera eramaten dituzten ekimen kulturalekin. Kasu honetan, Amorebieta-Etxanoko Ametx erakunde autonomoak antoladu duen maketa lehiaketa dugu, nahiz eta zenbait parte-hartzailek maketarik ez izan. Talde gazteen tokia mota honetako lehiaketak dira. Publiko zabalagoari zure musika helarazteko eta, batez ere, jendaurrean jotzeko aukera paregabeak dira.

Zapatuan, Zelaieta aretoan, hiru talde bizkaitarren txanda izan zen. Jotzen lehenengoa Mikel kantautorea izan zen, bere gitarra akustoarekin batera. Kanta intimistak eskaini zituen, baita zeozer animatuagoak zirenei lekua utzi ere. Hurrengo taldea ukitu modernoak zituen rock basikoarekin aurkeztu zen. Kalitatezko musikoak ziren Ith-ekoak (ez dakit izena horrela idatziko den).

Hirugarrena Draa planeta ezezagunetik zetorren izen bereko talde berria da. Horrelako fikzioa dago grabatzen ari diren lehenengo maketaren atzean, egiaz Getxokoak baitira (horregatik luzatzen naiz honetan, eta baten bat anaia dudalako). Dena den, Draatik ekarri zizkiguten doinuak Lurrean ere baditugu: metal progresiboa. Heavy tradizionalari bereizgarri teknikoago edo konplikatuagoak gehitu dizkiote (tempo aldaketak, kasu). Funtsean, heavy metal melodiko eta azkarra, baina gaur egun hainbeste erabiltzen den progresibo atzizkia eramatzea merezi duena. Tauletan ondo aritu ziren, taldearen bigarren kontzertuan espero zitekeen moduan. Ez zegoen kexatzerik, gainera, aretoaren soinuaz. Akats bakarrak eskarmentuak sahiesten dituztenak izan ziren. Gainontzekoa behar bezala egin zuten draaiderrek.

No comment

2007/12/16

La viñeta de la semana X

ZALDIEROA, Berria, 2007/12/12
Eta bihar, Draa talde gaztea ezagutuko duzue. Bere bigarren kontzertua eman zuten atzo Amorebieta-Etxanon.

2007/12/13

Extra

Zaragozako oroitzapenak, eskanerrak nahi izan duenean.

CANO, Heraldo de Aragón, 2007/10/13

2007/12/12

Batera

Zuzen eta argi izaten saiatuko naiz. 18/98 auziak erantzun bateratua eskatzen du. Zer edo zer aldatuko bada, haserre gauden herritarron protestei esker ez da izango. Tamalez. Zaila da horrela zerbait hobetzea, giza eskubideen urraketa hau kokatzen baita gure herriak pairatzen duen arazo politiko sakon eta aski ezagun batean. Horren konponbideak ekarriko du Euskal Herriak merezi ez dituen hainbat eta hainbat gaitzak historiara pasatzea. Ez manifestazioek. Hala ere, erantzun behar da. Behintzat, protesta zabala burutu behar dugu.

Zelan? Auzia salatuz. Zenbait eta hedabide gehiagoren bidez, hobeto. Greba edo manifestazioa bide egokiak dira, herriak dauzkanak baitira. Neuk erabaki dut biharko lanuztea jarraitzea, makrosumarioa larriegia da eta beste kontsideraziotan ibiltzeko. Baina auziaren salaketari, auziaren kontra jotzeari, beste kontsignak gehitzen badizkiogu, erantzuna ez da behar bezalakoa izaten. Horrela, batasuna nekez lortuko da.

Plataformak ez du deitu. Beraz, auziaren kontra gauden guztiok bilduko gaitu? Erantzun bateratua nahi da ala ez?

Oraingoan, altza dezagun gure ahotsa bidegabekeria honen kontra. Danok batera ahal bada, hobeto.

2007/12/09

La viñeta de la semana IX

ZALDIEROA, Berria, 2007/12/07

Fantasia

Bastian Baltasar Buxek ezagutu zuen mundu berria da Fantasia. Karl Konrad Koreanderren liburuaren bidez murgildu zen han, Atreyu eta Haur Enperatrizaren erreinuan. Die unendliche Geschichte edo Amaierarik gabeko istorioa. La historia interminable, Michael Enderen liburua, ezinhobea. Fantasia eta errealitatearen arteko harremanak azaltzen ditu, erreala izan zitekeen istorio fantastiko baten bidez. Bata bestearik gabe ez da ezer.

Errealitate gordinatik ihes egiteko modua dela diote batzuk. Arda, Gaia edota Wonderland, ihesbide egokiak direla. Beste inorrentzako debekatuta dauden lekuak, gotorleku perfektuak. Baina hori ez da horrela, edo ez da guztiz horrela. Mundua azaldu eta ulertzeko bitartekoa ere bada fantasia. Errealitate paralelo edo urruti bat izan beharrean, mundu fantastikoa errealean sakonki sartuta dagoen eraikuntza izan daiteke. Imaginations from the other side, edo ispiluaren beste aldea, zurea nahitanahiez ukitzen duena. Umeentzako baino, helduentzako den sare imajinarioa, sentsazio errealez osatua. Hauek guri erakusten maisu batzuk daude, idazleak gehienbat, Tolkien buru dutela. Baina gu ere izan gaitezke egile, ezer sortzerik ez badago ere. Dena baitago gure barnean.

Aixerrota ingurua, ordu txikitan, galernak eta euriak hartua. Itsaslabarren argiak, lainoak ezkutatuak. Blai. Eta ateak ireki dizkiot Fantasiari.

2007/12/07

Getxoko euskera zaharra

Getxo, biztanle kopuruari erreparatzen badiogu, Bizkaiko hirugarren udalerria da. Oso hiri handia beraz, Euskal Herriko beste udalerri asko baino handiagoa. Baina euskeraren kalitatea, ezagupena eta, batez ere, erabilera neurtzen badugu, hainbat eta hainbat euskal herri Getxo baino postu hobeagoan agertzen dira ranking-ean.

Baina Getxo euskalduna da, aspalditik. Bertoko euskaldun zaharrek dira Uribe Kostako txoko honen euskera gordetzen dutenak, eta eurei esker, oraindik, gaur egun, euren berbakera entzun dezakegu kalean. Hemendik aurrera, gainera, ikus-entzunezko euskarrian gordeta egongo da. Izan ere, UK aldizkariaren eskutik, Aitor Girasolak zuzendutako Getxo bertoko euskaldun zaharren eskutik dokumental bikaina aurkeztu da aste honetan Algortako Kasinoan. Gure hiria ezagutzeko modu hunkigarri eta egokia izateaz gain, gure zaharren hizkera berreskuratzeko bidean lehen harria izan daiteke. Euskeraren zabaltzea bertoko berbakera ezagutzarekin baterra etorri behar baita.

2007/12/02

La viñeta de la semana VIII

ZALDIEROA, Berria, 2007/12/02

2007/12/01

Der Prozeß

Gaur gabonila hasi da, abendua. Eta horrekin batera, negua etorriko da. Ondorio guztiekin batera.

Hamar urte. Hamasei hilabete. 530 urteko kartzela zigorra. 52 auzipetu. 46 atxilotu. Atxilotuak nonahi. 18/98. Kafkaren prozesua. Zentzugabe. Tesi berriak: edonor errudun. Dena da erakundea. Ideiak kriminalizatzea. Eta gaur, hildako bat. Beste bat.

Negua hasi da. Neguak dirau. Noiz arte?

 
Creative Commons License
Txoko hau Creative Commons lizentziak arautzen du.