2007/12/18

5.150 milioi euro zakarrontzira

“Palestinarrei” 5.150 milioi euro ematea hitzartu zuen atzo nazioarteak, “estatu palestinarra abian jartzeko” helburua omen duen Annapolisko Konferentzia laguntzeko. Noski, dirua Al Fatari emango diote, eta ez herri palestinarrak aukeratu zuen alderdiak kudeatutako Gobernuari. Zergatik? Terrorista delako (modako berba, antza). Horregatik eten zituen nazioarteak dirulaguntzak (etikaren eta elkartasunaren ikuspegitik, derrigorrezkoak), blokeo ekonomikoa ezarriz. Israelek ere ezarri zuen, baina ez zuen dirulaguntzarik gelditu, baizik eta palestinarrengandik bildutako zergak. Hau da, palestinarren dirua bueltatzeari utzi zuen. Oraingoa, dudarik gabe, norberarena norberari ematea, guztiz derrigorrezkoa da.

Zergatik bota zuen herriak Al Fata Gobernutik eta Hamas ezarri? Demokratikoki, jakina. Al Fatakoek urteak zeramatzatelako dirua lapurtzen, iruzurra egiten. Eta orain, nazioarteak, dirutza eman die eskuak zikinak dituztenei. Hamasek odolez zikinduak eukiko baititu eskuak, baina Al Fatak, odolez gain, iruzurrak eragiten duen gorotzaz ditu. Gainera, dirutza ez da hainbesterakoa, buruan izan behar dugulako nazioarteak eta Israelek blokeoarekin jarraitzen dutela. Egin kontuak.

1 comentario:

ibon dijo...

Altura hauetan ez det Konferentzitan, hitzarmenetan, kongresutan, paktotan, gezurretan... sinisten.

Txikia nintzanen, igual bai. Proposamen bat: Nazioarteko farsan inguruko Konferentzia.

Blog polita. Jarrizut listan.
Ala, ondosegi!

Ibon.

 
Creative Commons License
Txoko hau Creative Commons lizentziak arautzen du.