Zuzen eta argi izaten saiatuko naiz. 18/98 auziak erantzun bateratua eskatzen du. Zer edo zer aldatuko bada, haserre gauden herritarron protestei esker ez da izango. Tamalez. Zaila da horrela zerbait hobetzea, giza eskubideen urraketa hau kokatzen baita gure herriak pairatzen duen arazo politiko sakon eta aski ezagun batean. Horren konponbideak ekarriko du Euskal Herriak merezi ez dituen hainbat eta hainbat gaitzak historiara pasatzea. Ez manifestazioek. Hala ere, erantzun behar da. Behintzat, protesta zabala burutu behar dugu.
Zelan? Auzia salatuz. Zenbait eta hedabide gehiagoren bidez, hobeto. Greba edo manifestazioa bide egokiak dira, herriak dauzkanak baitira. Neuk erabaki dut biharko lanuztea jarraitzea, makrosumarioa larriegia da eta beste kontsideraziotan ibiltzeko. Baina auziaren salaketari, auziaren kontra jotzeari, beste kontsignak gehitzen badizkiogu, erantzuna ez da behar bezalakoa izaten. Horrela, batasuna nekez lortuko da.
Plataformak ez du deitu. Beraz, auziaren kontra gauden guztiok bilduko gaitu? Erantzun bateratua nahi da ala ez?
Oraingoan, altza dezagun gure ahotsa bidegabekeria honen kontra. Danok batera ahal bada, hobeto.
2007/12/12
Batera
Publicado por Mikel Dominguez Ballesteros en 20:41
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario