2008/02/14

Greba orokorra

EAE-ANV eta EHAK alderdien ilegalizazioen kontra greba orokorra deitu dute gaurko. Ikasleok ere horretan gaude. Demokrazia guztiz usteltzeko bidean beste pausu handi horren aurka ia Euskal Herri osoa dago, baina badirudi ez dela denon batasuna bilatu, beste behin ere.

Zergatik ez da erantzun bateratua bilatu? Zergatik ez gara giza eskubide guztien alde gaudenok biltzen? Biltzen benetazko demokraziaren alde, biltzen ilegalizazioen kontra, biltzen hilketen kontra, biltzen torturen kontra, biltzen erasoen kontra, biltzen indarkeriaren kontra, biltzen bakearen alde? Zergatik ez gara biltzen instituzio pseudojudizialen eta ez demokratikoen kontra, biltzen erakunde armatuen kontra? Zergatik ez da nahi demokraziaren urraketaren aurkako erantzun bateratua?

Erantzuna sano erraza da: alderdiak, espetxeratu zein libre, euren kontuetan dabiltza. Hauteskundeak dituzte buruan. Kanpaina. Gerra.

No hay comentarios:

 
Creative Commons License
Txoko hau Creative Commons lizentziak arautzen du.