2008/02/20

Libre

Denbora benetan bizkorra da. Bost urte pasa dira, eta atzo izan zela dirudi. Atzo goizean izan zen, bai, Bidegabekeria Justiziaren aulkian eseri zenean, eta luzerako gelditzea erabaki zuenean.

Bost urte pasa dira, eta historia behin eta berriz errepikatu da. Eta ez dirudi aldatu nahi duenik. Inork ez zuen espero egunkari bat, kazeta bat, berripaper bat, berbak, ideiak... inork ez zuen espero Euskaldunon Egunkaria bahitu, kartzelaratu, tortutatu eta epairik gabe betirako kondenatuko zutenik. Baina egin zuten, eta ateak ireki zizkioten injustiziari. Ez harritu; ez ahaztu: hau gerra da. Hemen dena balio du.

Iluntasunezko zulo beltz honetan zer edo zer pozgarri ere aurkitu daiteke. Denon erantzuna, behingoz bateratua, poztekoa da. Poztekoa da, era berean, euskeraz egunero irakurtzen jarraitu dezakegula, hala eta guztiz ere. Euskeraz eta profesionaltasun osoz informatzen baikaituzte Berriakoek. Beste komunikabideren ixiltasuna, ordea, kezkagarria.

No hay comentarios:

 
Creative Commons License
Txoko hau Creative Commons lizentziak arautzen du.