Hauteskunde kanpainia hasi da! Ez duzue ezertxo ere nabarituko. Again, ofizialki ari direla sumatuko duzue, baina gauzak ez dira asko aldatuko, ez. Orain dela lau urte hasi baitzen kanpainia. Nekagarria da hauteskunde giro etengabean bizitzea, ezta?
Demokraziari beste zaplastako handia eman zaiola kontuan hartu gabe, Espainiak bipartidismorantz hartu duen bideak ere kezkatzen nau. Badirudi Canovasen garaiak kopiatu nahi dituztela. Edo agian Ameriketako Estatu Batuen demokrazia perfektua dute buruan. Ez dakit zein den txarragoa.
Eztabaiden inguruan antolatu duten zirkua negargarria izan da. Eskubide demokratiko bezala aurkezten dute telebistan bi alderditako hautagaiak eztabaidatzen agertzea. Izan ere, debate baino, mitina dirudi. Hautagai bakoitzak denbora zehatza izango du bere mezua botatzeko. Zapatero eta Raxoi, aldez aurretik prestatutako diskurtsoa, jadanik ezagutzen duguna, kameren aurrean irakurriko dute. Gehiagorik ez.
Eta ez da, ez, eskubide demokratikoa. Hauteskunde honetan beste motatako eskubide zibil eta politikoak bete beharko lituzke. Eta ez sasi-eskubide hau. Espainiako Diputatuen Kongresuan ordezkapena duten beste zortzi alderdiak eta kaolizioa espektakulutik kanpo geratzen baitira. We're all living in Amerika. Coca-Cola, sometimes war.
No hay comentarios:
Publicar un comentario