2007/12/09

Fantasia

Bastian Baltasar Buxek ezagutu zuen mundu berria da Fantasia. Karl Konrad Koreanderren liburuaren bidez murgildu zen han, Atreyu eta Haur Enperatrizaren erreinuan. Die unendliche Geschichte edo Amaierarik gabeko istorioa. La historia interminable, Michael Enderen liburua, ezinhobea. Fantasia eta errealitatearen arteko harremanak azaltzen ditu, erreala izan zitekeen istorio fantastiko baten bidez. Bata bestearik gabe ez da ezer.

Errealitate gordinatik ihes egiteko modua dela diote batzuk. Arda, Gaia edota Wonderland, ihesbide egokiak direla. Beste inorrentzako debekatuta dauden lekuak, gotorleku perfektuak. Baina hori ez da horrela, edo ez da guztiz horrela. Mundua azaldu eta ulertzeko bitartekoa ere bada fantasia. Errealitate paralelo edo urruti bat izan beharrean, mundu fantastikoa errealean sakonki sartuta dagoen eraikuntza izan daiteke. Imaginations from the other side, edo ispiluaren beste aldea, zurea nahitanahiez ukitzen duena. Umeentzako baino, helduentzako den sare imajinarioa, sentsazio errealez osatua. Hauek guri erakusten maisu batzuk daude, idazleak gehienbat, Tolkien buru dutela. Baina gu ere izan gaitezke egile, ezer sortzerik ez badago ere. Dena baitago gure barnean.

Aixerrota ingurua, ordu txikitan, galernak eta euriak hartua. Itsaslabarren argiak, lainoak ezkutatuak. Blai. Eta ateak ireki dizkiot Fantasiari.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Oso unkigarria, benetan!
Etxetik egon behar da nik idatzitako "el mundo del espejo". Oraindik amaitugabe dago, agian egun batean berriro irakurri eta amaitzen dut. Auxkalo zer jartzen duen!!

PD: osos ondo dago zure bloga, engatxatuta nago!

 
Creative Commons License
Txoko hau Creative Commons lizentziak arautzen du.