2007/12/07

Getxoko euskera zaharra

Getxo, biztanle kopuruari erreparatzen badiogu, Bizkaiko hirugarren udalerria da. Oso hiri handia beraz, Euskal Herriko beste udalerri asko baino handiagoa. Baina euskeraren kalitatea, ezagupena eta, batez ere, erabilera neurtzen badugu, hainbat eta hainbat euskal herri Getxo baino postu hobeagoan agertzen dira ranking-ean.

Baina Getxo euskalduna da, aspalditik. Bertoko euskaldun zaharrek dira Uribe Kostako txoko honen euskera gordetzen dutenak, eta eurei esker, oraindik, gaur egun, euren berbakera entzun dezakegu kalean. Hemendik aurrera, gainera, ikus-entzunezko euskarrian gordeta egongo da. Izan ere, UK aldizkariaren eskutik, Aitor Girasolak zuzendutako Getxo bertoko euskaldun zaharren eskutik dokumental bikaina aurkeztu da aste honetan Algortako Kasinoan. Gure hiria ezagutzeko modu hunkigarri eta egokia izateaz gain, gure zaharren hizkera berreskuratzeko bidean lehen harria izan daiteke. Euskeraren zabaltzea bertoko berbakera ezagutzarekin baterra etorri behar baita.

1 comentario:

Anónimo dijo...

FARRUKITOOOOOOOON

 
Creative Commons License
Txoko hau Creative Commons lizentziak arautzen du.