Zapatuan basakeria gertatu zen Ruiz de Lopera futbol zelaian. Ez zen lehenengo aldia izan, ezta, seguruenik, azkena ere. Bestiseko jarraitzale batek ur botila jaurti zion Armando atezainari. Athleticekoak zortea izan zuen, ez ziolako begia jo. Ez da itsu geratu. Epaileak partidua eten zuen. Oraindik ez dakigu falta ziren 20 minutuak jokatu beharko diren ala ez. Ez zait inporta, momentu honetan, Betis klubari jarriko dioten zigorra. Argi dago, oso gogorra izan behar da, mota honetako jarrerak ezin baitira zigorrik habe geratu.
Kontua da ez dela lehenengo aldia, ez. Iaz Juande Ramosi gertatu zitzaion, Kopako derbian. Eta aurtengoan, erasoaz gain, beste motatako arazoak izan dira. Bizkaiko kazetariak ditut gogoan. Izan ere, Athleticek bigarren (hirugarren) gola markatu zuenean eta kazetariek ohiukatu zutenean, kabinetara zuzendu ziren basati batzuk. Irteeran, kazetariak, euren lana egiten ari diren horiek, poliziak babestuta irten behar izan zuten zelaitik.
Sevilla eta Bestisen artean gertatu izan direnak ikusita, normala da pentsatzea Andaluziako hirian zer edo zer ez dabilela ondo.
No hay comentarios:
Publicar un comentario