2008/03/15

Kalaka

Batzuetan, gutxietan, telebistak kalitatezko programak uzten dizkigu. Zaborrez infestaturiko guneak benetako debaterako lekua eskaintzen du, azkenaldian zabaldu diren face to face delakoetatik oso urrun (Zapatero eta Raxoiren artekoa daukat buruan).

Euskerazko kate bakarrak, eguaztenero, zenbait kalakari biltzen ditu plato batean. Saioaren alde onena da, again, oso helburu eta ideia desberdinetako pertsonak direla protagonista. Horrela, herri honek behar duen gauzetariko bat betetzen da, alegia, denon ahotsa entzun ahal izatea, askatasunean eta berdintasunean. Bestetik, saioa mamiaz beteta egon arren, entretenigarria egiten da. Ez dira diskurtso hutsalak esaten, ezta gutxiago ere, baina ez da aspergarriagoa egiten. Azkenik, eztabaidatzen diren gaiek gaurkotasuna dute. Gainera, irekitasunaz aukeratzen dira, ez baita monotemaz bakarrik berba egiten.

Poztekoa da ETB1en saio hau ikusi ahal izatea. Are gehiago, Xabier Euskitze bikainak aurkezten badu.

No hay comentarios:

 
Creative Commons License
Txoko hau Creative Commons lizentziak arautzen du.