2007/12/31

La viñeta de la semana XI y XII

Gabonak direla eta, bloga apur bat ahaztuta utzi dut. Barkatuko didazue utzikeria, baina ez dakit non utzi dudan denbora. Hurrengo urtean ikusiko dugu elkar. Bitartean, asteroko binetak hemen dauzkazue.

OLARIAGA, Berria, 2007/12/18


FORGES, El País, 2007/12/30

Urte barri on!

2007/12/18

5.150 milioi euro zakarrontzira

“Palestinarrei” 5.150 milioi euro ematea hitzartu zuen atzo nazioarteak, “estatu palestinarra abian jartzeko” helburua omen duen Annapolisko Konferentzia laguntzeko. Noski, dirua Al Fatari emango diote, eta ez herri palestinarrak aukeratu zuen alderdiak kudeatutako Gobernuari. Zergatik? Terrorista delako (modako berba, antza). Horregatik eten zituen nazioarteak dirulaguntzak (etikaren eta elkartasunaren ikuspegitik, derrigorrezkoak), blokeo ekonomikoa ezarriz. Israelek ere ezarri zuen, baina ez zuen dirulaguntzarik gelditu, baizik eta palestinarrengandik bildutako zergak. Hau da, palestinarren dirua bueltatzeari utzi zuen. Oraingoa, dudarik gabe, norberarena norberari ematea, guztiz derrigorrezkoa da.

Zergatik bota zuen herriak Al Fata Gobernutik eta Hamas ezarri? Demokratikoki, jakina. Al Fatakoek urteak zeramatzatelako dirua lapurtzen, iruzurra egiten. Eta orain, nazioarteak, dirutza eman die eskuak zikinak dituztenei. Hamasek odolez zikinduak eukiko baititu eskuak, baina Al Fatak, odolez gain, iruzurrak eragiten duen gorotzaz ditu. Gainera, dirutza ez da hainbesterakoa, buruan izan behar dugulako nazioarteak eta Israelek blokeoarekin jarraitzen dutela. Egin kontuak.

2007/12/17

Draatik Zelaietara

Berriz ere, poztu behar gara udal batzuk aurrera eramaten dituzten ekimen kulturalekin. Kasu honetan, Amorebieta-Etxanoko Ametx erakunde autonomoak antoladu duen maketa lehiaketa dugu, nahiz eta zenbait parte-hartzailek maketarik ez izan. Talde gazteen tokia mota honetako lehiaketak dira. Publiko zabalagoari zure musika helarazteko eta, batez ere, jendaurrean jotzeko aukera paregabeak dira.

Zapatuan, Zelaieta aretoan, hiru talde bizkaitarren txanda izan zen. Jotzen lehenengoa Mikel kantautorea izan zen, bere gitarra akustoarekin batera. Kanta intimistak eskaini zituen, baita zeozer animatuagoak zirenei lekua utzi ere. Hurrengo taldea ukitu modernoak zituen rock basikoarekin aurkeztu zen. Kalitatezko musikoak ziren Ith-ekoak (ez dakit izena horrela idatziko den).

Hirugarrena Draa planeta ezezagunetik zetorren izen bereko talde berria da. Horrelako fikzioa dago grabatzen ari diren lehenengo maketaren atzean, egiaz Getxokoak baitira (horregatik luzatzen naiz honetan, eta baten bat anaia dudalako). Dena den, Draatik ekarri zizkiguten doinuak Lurrean ere baditugu: metal progresiboa. Heavy tradizionalari bereizgarri teknikoago edo konplikatuagoak gehitu dizkiote (tempo aldaketak, kasu). Funtsean, heavy metal melodiko eta azkarra, baina gaur egun hainbeste erabiltzen den progresibo atzizkia eramatzea merezi duena. Tauletan ondo aritu ziren, taldearen bigarren kontzertuan espero zitekeen moduan. Ez zegoen kexatzerik, gainera, aretoaren soinuaz. Akats bakarrak eskarmentuak sahiesten dituztenak izan ziren. Gainontzekoa behar bezala egin zuten draaiderrek.

No comment

2007/12/16

La viñeta de la semana X

ZALDIEROA, Berria, 2007/12/12
Eta bihar, Draa talde gaztea ezagutuko duzue. Bere bigarren kontzertua eman zuten atzo Amorebieta-Etxanon.

2007/12/13

Extra

Zaragozako oroitzapenak, eskanerrak nahi izan duenean.

CANO, Heraldo de Aragón, 2007/10/13

2007/12/12

Batera

Zuzen eta argi izaten saiatuko naiz. 18/98 auziak erantzun bateratua eskatzen du. Zer edo zer aldatuko bada, haserre gauden herritarron protestei esker ez da izango. Tamalez. Zaila da horrela zerbait hobetzea, giza eskubideen urraketa hau kokatzen baita gure herriak pairatzen duen arazo politiko sakon eta aski ezagun batean. Horren konponbideak ekarriko du Euskal Herriak merezi ez dituen hainbat eta hainbat gaitzak historiara pasatzea. Ez manifestazioek. Hala ere, erantzun behar da. Behintzat, protesta zabala burutu behar dugu.

Zelan? Auzia salatuz. Zenbait eta hedabide gehiagoren bidez, hobeto. Greba edo manifestazioa bide egokiak dira, herriak dauzkanak baitira. Neuk erabaki dut biharko lanuztea jarraitzea, makrosumarioa larriegia da eta beste kontsideraziotan ibiltzeko. Baina auziaren salaketari, auziaren kontra jotzeari, beste kontsignak gehitzen badizkiogu, erantzuna ez da behar bezalakoa izaten. Horrela, batasuna nekez lortuko da.

Plataformak ez du deitu. Beraz, auziaren kontra gauden guztiok bilduko gaitu? Erantzun bateratua nahi da ala ez?

Oraingoan, altza dezagun gure ahotsa bidegabekeria honen kontra. Danok batera ahal bada, hobeto.

2007/12/09

La viñeta de la semana IX

ZALDIEROA, Berria, 2007/12/07

Fantasia

Bastian Baltasar Buxek ezagutu zuen mundu berria da Fantasia. Karl Konrad Koreanderren liburuaren bidez murgildu zen han, Atreyu eta Haur Enperatrizaren erreinuan. Die unendliche Geschichte edo Amaierarik gabeko istorioa. La historia interminable, Michael Enderen liburua, ezinhobea. Fantasia eta errealitatearen arteko harremanak azaltzen ditu, erreala izan zitekeen istorio fantastiko baten bidez. Bata bestearik gabe ez da ezer.

Errealitate gordinatik ihes egiteko modua dela diote batzuk. Arda, Gaia edota Wonderland, ihesbide egokiak direla. Beste inorrentzako debekatuta dauden lekuak, gotorleku perfektuak. Baina hori ez da horrela, edo ez da guztiz horrela. Mundua azaldu eta ulertzeko bitartekoa ere bada fantasia. Errealitate paralelo edo urruti bat izan beharrean, mundu fantastikoa errealean sakonki sartuta dagoen eraikuntza izan daiteke. Imaginations from the other side, edo ispiluaren beste aldea, zurea nahitanahiez ukitzen duena. Umeentzako baino, helduentzako den sare imajinarioa, sentsazio errealez osatua. Hauek guri erakusten maisu batzuk daude, idazleak gehienbat, Tolkien buru dutela. Baina gu ere izan gaitezke egile, ezer sortzerik ez badago ere. Dena baitago gure barnean.

Aixerrota ingurua, ordu txikitan, galernak eta euriak hartua. Itsaslabarren argiak, lainoak ezkutatuak. Blai. Eta ateak ireki dizkiot Fantasiari.

2007/12/07

Getxoko euskera zaharra

Getxo, biztanle kopuruari erreparatzen badiogu, Bizkaiko hirugarren udalerria da. Oso hiri handia beraz, Euskal Herriko beste udalerri asko baino handiagoa. Baina euskeraren kalitatea, ezagupena eta, batez ere, erabilera neurtzen badugu, hainbat eta hainbat euskal herri Getxo baino postu hobeagoan agertzen dira ranking-ean.

Baina Getxo euskalduna da, aspalditik. Bertoko euskaldun zaharrek dira Uribe Kostako txoko honen euskera gordetzen dutenak, eta eurei esker, oraindik, gaur egun, euren berbakera entzun dezakegu kalean. Hemendik aurrera, gainera, ikus-entzunezko euskarrian gordeta egongo da. Izan ere, UK aldizkariaren eskutik, Aitor Girasolak zuzendutako Getxo bertoko euskaldun zaharren eskutik dokumental bikaina aurkeztu da aste honetan Algortako Kasinoan. Gure hiria ezagutzeko modu hunkigarri eta egokia izateaz gain, gure zaharren hizkera berreskuratzeko bidean lehen harria izan daiteke. Euskeraren zabaltzea bertoko berbakera ezagutzarekin baterra etorri behar baita.

2007/12/02

La viñeta de la semana VIII

ZALDIEROA, Berria, 2007/12/02

2007/12/01

Der Prozeß

Gaur gabonila hasi da, abendua. Eta horrekin batera, negua etorriko da. Ondorio guztiekin batera.

Hamar urte. Hamasei hilabete. 530 urteko kartzela zigorra. 52 auzipetu. 46 atxilotu. Atxilotuak nonahi. 18/98. Kafkaren prozesua. Zentzugabe. Tesi berriak: edonor errudun. Dena da erakundea. Ideiak kriminalizatzea. Eta gaur, hildako bat. Beste bat.

Negua hasi da. Neguak dirau. Noiz arte?

2007/11/27

Debaldeko kalitatea

Doako prentsa kalitate handiko prentsa da. 20 minutos, adibidez, merkatuan aurkitu dezakegun egunkaririk onena da. Bere albiste luze eta neutraletan, analisi sakonak eskaintzen ditu. Ondo informatuta egon nahi baduzu, 20 minutos baino egunkari hobea ez duzu aurkituko! Ikus dezagun adibide bat: atzoko alea.


Espainiako Ligan jokatutako partidu guztiak hutsean geratu omen ziren! Azken jardunaldiko emaitzak dira, lehenengo jardunaldiko norgehiagokak dirudien arren. Eta sailkapenaren buruan, noski, Athletic! Taldeek golik gabeko partidu bakarra jokatu duten arren, hara non, Messi da pitxitxia, 8 sartuta. Zorionak!

Kiniela eta guzti eskaintzen du egunkari salduenak. Zaragoza-Celta, Leal Sociedad-Villareal eta mota horretako partiduekin, gainera. Eskerrik asko! Valencia-Athletic, X. Iragarpena ote?

2007/11/26

Kaka!

Beste egunean telebistak gure gizarteko haurrak hezitzen dituela esan genuen. Zein motatako telebista da gaur egungo umeen heziketaren erantzule?

Egun hauetan, Estatuko egunkariek telebistaren inguruko informazio ugari dakarre, orain gutxi Antena 3eko programa batean agertu zen gizon batek bere emaztea hil zuelako, andrea zuzenean berarekin bakeak egiteari uko egin ziolako. Hau guztia haurrak ikusten dute, telebistan dagoelako. Argi dago gure telebista oso kalitate gutxikoa dela, eta umeek sufritzen dute batez ere.

Ez dago haurrentzako programaziorik. Oso programa gutxi daude. ETBn Betizu, TVEn Los Lunnis, Cuatron Los Algos... Umeentzat zuzenduta daude programa hauek. Normalean, marrazki bizidunak eta lehiaketak ematen dituzte. Umeek behar dutena denbora pasatzeko. Baina, egia esanda, parrillaren tarte txikia betetzen dute. Ez omen dira errentagarriak. Gainera, haurrentzako programazioa laburra izateaz gain, programazio orokorra umeentzat kaltegarria da.

Umeek ordutegi babestua dute. Ordu horretan, irainak, pornografia eta biolentzia telebista kate generalistetik kanpo geratzen dira. Baina edonon aurki ditzakegu. Telebasura arrosa ordutegi honetan ematen dute. Adibide argiena eta nazkagarriena Aquí hay tomate Tele5eko saioa da. “¿Cómo terminó para Aída Nizar la noche? Sólo les diremos que ha habido sexo, mucho sexo y del sucio. Alcohol, sexo [imágenes subidas de tono] y además...”. El Paísek bildu ditu arrastian ikus daitezkeen hauek, umeak telebistaren aurrean dauden bitartean. Baina gehiago daude: A3bandas, Channel nº 4, Está pasando. Guztiak haurrentzako kaltegarriak.

Eta, gero, marrazki bizidunak, haurrentzako tranpa direnak. Ez baitira eurentzako: Shin Chan, Los Simpsons, Padre de familia, Futurama... Saio bikainak dira, bai, baina gaztetxoek ez lukete ikusi behar, haientzako bailiran aurkezten diren arren. Gainontzekoak ere ez dira gutxirako: telenobelak, Cómo conocí a vuestra madre, Escenas de matrimonio, Gran Hermano eta abar luzea. Askotan kexatzen gara ETB1eko programazioaz (euskaldun = ume eta kirolzale), baina oraingoan gainditzen duen bakarra da.

Ez dago mugarik, ez baitago isunik. Telebista kateak autoerregulatzen omen dira.

2007/11/25

Marrazkiarekin hitzordua Getxon

Bukatu egin da Getxoko VI. komiki eta manga azoka. Eguraldiaren erruz edo aurten bi karpatan bananduta zegoelako, ez dirudi beste urte baino jende gehiago egon denik. Hala ere, erabateko arrakasta izan du.

Eskaintza oso zabala zen: inoiz baino postu gehiago (61), egile gehiago, erakusketa gehiago, musika gehiago eta lehiaketa gehiago izan dira aste-akabu honetan Areeta eta Erromon. Izan ere, Areetako Geltokia plazako karpa nagusiaz gain, bereziki mangari eskainitako beste bat zegoen Santa Eugenia plazan. Horrek ez du esan nahi gune handian mangarik izan ez denik. Eszenatokia eta areto nagusia karpa txikira pasatuz, leku handia utzi dute libre. Postu batean Hamburguesa Vegetal talde xelebrearen emanaldia ere izan zen.

Lehiaketarik arrakastatsuena, betiko moduan, pump it up delakoa, edo otakuen dantzak. Eta albisterik hoberena, hainbat eta hainbat komiki eta manga ale erosteko aukera izan genuela. Batzuontzat plazer handia da urteroko ospakizun hau, inoiz erosi ezingo dugun bitxikeriak ikusteagatik besterik ez bada ere.

Segi dezaten azoka hau urtero antolatzen. Meritu handia da, sekulako lana baitago honen guztionen atzean. Oso azkar ari da bere lekua hartzen zaleen artean behar-beharrezkoa bihurtu den hitzordu hau.

No comment

Hauxe da AVT.

La viñeta de la semana VII

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da gaur.

FORGES, El País, 2007/11/22

2007/11/24

Zoramena

15 urteko mutiko batek 14 urteko neskatoa bortxatu du Sevillan, beste batek erasoa telefono mugikorraren bidez grabatzen zuen bitartean. Bortxaketa: felazio bat egitera behartzea. Nazka sentitzen dut gertakizuna idaztean. Dibertsio berria ote? Ez baita kasu bakarra, ezta gutxiago ere. Nerabeen artean, moda berria da eraso bat grabatzea, gero Internetetik hedatzeko. Baina errua ez da mugikorrena, ezta YouTuberena ere.

Erantzunkizuna sistema osoarena da, betiko lez. Ohitura berri hauek ondo pentsatuak daude. Gaztetxoek egin nahi zutelako egiten dute hori guztiori. Egungo hezkuntzaren ondorioa da. Erasoak ez dira bakarrik ikaskideen artean, batzutan irakaslea ere jipoitzen baita. Zoramena.

Konponbidea oso konplexua da, ez da bost minutuko gauza. Eta hau ez da bide orria izan nahi, baina argi dago ohitura batzuk aldatu behar direla, txikien hezkuntza ondo burutu nahi baldin bada. Gurasoek inplikazio gehiago behar dute haien seme-alaben heziketan. Gaur telebista da hezitzaile nagusiena, egungo Jainko berria. Gurasoak etxean ez daudenean, telebistaren esku geratzen da haurrekin egoteko beharra. Gurasoak seme-alabengana gehiago hurbil daitezen, lan ordutegiak aldatzea beharrezkoa da. Ezinezkoa da arrastiko 8retan ailegatzea etxera eta zure seme edo alabari heziketa ona eskaintzea. Eta ez du ezertarako balio, bulegoan europarrek baino denpora gehiago eman arren, etekin gutxiago lortzen dutelako. Hala ere, konponbidea globalagoa da.

2007/11/23

Kultura berria podiumean

Marco Aurelio Erroman, Carlos V.a Espainian, Askatasuna Ameriketan, Stalin Errusian, Mao Tse-Tung Txinan, eta Serbian... Rocky Balboa. Historiako enperadoreek euren eskulturak erabili dituzte herriari boterea erakusteko edota bere irudia Inperioan zabaltzeko. Oraingoan, Balkanetan, herriak eskatzen ditu Hollywoodeko pertsonaien estatuak.

Balkan's Idolatry Delights Movie Fans and Pigeons, dio The New York Timesek. Zitisten, boxalari famatua; Medjan, Johnny Weissmuller aktorea; Bruce Lee Mostarren, Samantha Fox Cacaken... Egia esanda, ez dirudi ekimen hau herritik, behetik, datorrenik. Honekin zer edo zer irabazten duten enpresarien eskutik dator, ez dudarik euki.

Serbiar batzuk kexatzen hasi dira, dirua xahutzeko modu itsusia baita. Dirua ez dago soberan, eta are gutxiago Balkanak bezalako eskualde gatazkatsu eta ezegonkorrean. Hamarkada honetako herrialde berriek, gerra bereziki krudelatik etorri zirenek, eta oraindik etortzeko direnek, aurrera atera nahi dute euren herria. Dirua beharrezkoa da horretarako. Ez dut uste eskultura batek ezer konponduko duenik. Artistikoki ere ez dira probetxugarriak. Historia ezabatzea eta, bere lekuan, Mickey arratoia jartzea leporatzen die hango artista batek ideia bitxi hauek izaten ari direnei. Zoratzekoa da. AEBei begira egon beharrean, hobe etxean lan egitea.

“90eko hamarkadako gerretako edota Yugoslavia ohiako inork ez du merezi monumentu bat, gure buruzagiek egin zuten bakarra aurrerapenari oztopoak jartzea izan zen eta”, dio Rockyrena enkargatu zuenak. Honi ere ez zaio arrazoirik falta.

2007/11/21

Txikia, baina urratsa



Zuzenean ez, baina zeharka barkamena eskatu duela esan dezakegu. Ricardo Blazquez Espainiako Gotzainen Batzarreko lehendakariari buruz ari naiz. Aste honetan 36ko gerra eta frankismoari buruz hitz egin zuen. Talde militar batek estatu kolpea antolatu zuen Espainiako Bigarren Errepublikaren kontra 1936an. Garai hartan oso erradikala zen Elizak babestu egin zuen. Porrot egin zuen altxamenduak, uste zuten baino babes gutxiago izan zuelako (herriarengandik, noski, Europako faxismoa prest baitzegoen laguntzeko), baina hiru urteko gerra gordinaren ostean, boterea eskuratu zuten frankistek. Atzean, Eliza. Diktadurak iraun zuen 40 urte luzeetan Elizaren sostengu osoa izan zuten. Osoa? Ez. Euskal Eliza diktaduraren kontra aritu zen, irmotasunez gainera. Baina Espainia Estatu katolikoa zen. Eliza Francoren adiskidea eta laguna izan zen.

Trantsizioarekin batera, ezer gertatu ez bailitzan, Elizak ez zuen barkamenik eskatu. Frankistek ere ez, jakina. Gainera, azkenaldian, Eliza muturreko jarreretara hurbiltzen doa, errepublikanoen gorpuak hobitik ateratzearen kontra baitaude, aldi berean Vatikanoak 500 martir beatifikatzea sutsuki bultzatzen duten arren. Bien bitartean, Iruñeko gotzainak alderdi politiko ultraeskuindarrentzako eskatzen du botoa. Europan, Espainiako Eliza faxistena dela esatea ez da gehiegikeria.

Blazquezek ez zuen XX. mendean Espainian gertatutako sarraskirik aipatu, baina "ekintza batzuk" bai. Horien aurrean barkamena eskatu behar dutela dio. Ez da nahikoa, eta argi dago Varela edo antzekoen izenean ez duela hitz egin, baina urrats txiki bat da. Bidetik segi dezaten.

2007/11/18

La viñeta de la semana VI

Montxo, Berria, 2007/11/13

2007/11/17

Crap

Euskera egungo bizimoduarekin bat egiten ez duen hizkuntza da. Nekazaritza inguruko hizkuntza da. Ez da erabiltzen bizitza errealean. Ez da ona eguneroko elkarrizketarako. Argi dago zergatik: euskera hizkuntza atzeratua da. Hamaika berba dute artzain esateko eta, aldiz, demokrazia, independentzia edo aireportu beste hizkuntzetatik lapurtu egin dute euskaldunek. Neologismo hutsak, bere hizkuntza antimodernoan ez zirelako existitzen. Eta gainera, Euskal Inkisizioa, hizkuntza sataniko hori inposatu nahian, gaztelaniaren bazterketa eta garbiketa linguistikoaren bidez. Euskal separatistek, izan ere, euskera bizitza publikoko esparru guztietan inposatzearekin amesten dute egunero.

Ez naiz edaten hasi oraindik, lasai. Eta ez ditut astakeri hauek Valle de los caídosen entzun. Ezta asmatu ere. Hauek Wall Street Journal kazeta estatubatuarrak kaleratu ditu aste honetan. Amorrua sortu didate. Ez da beharrezkoa ezta erantzutea ere. Gustatuko litzaidake jakitea zer eukiko zuen kazetariak barruan panfleto hau idaztean. Ezagutu nahiko nuke testu horren azpian dagoen Gezur Handia. Zelan da posible? Euskal herritarra izatearekin edota Euskal Herriko errealitatea apur bat ezagutzearekin aski da zabor honi mozorroa kentzeko. Ez du merezi gehiagorik gehitzea.

Bitxikeri bat besterik ez: kazeta laranja (horia?) Rupert Murdoch-ek erosi zuen duela gutxi. Nork egiten du lan Murdochekin? José María Aznar, presidente.

Unibertsoa

Allá por la India tienen como objetivo unirse con el Atmán, que es el todo. El camino para llegar a entender la totalidad del mundo, del ser y lo que rodea a los sentidos, es la búsqueda del Yo. Puede sonar demasiado trascendental, pero eso es lo que hizo Shuarma, ex-cantante de Elefantes, en concierto, hábitat natural.

Era todo parte de unas jornadas organizadas por Kultur Leioa. Ya son las segundas. Constan de una mesa redonda presentada por dos expertos y posterior concierto. En esta ocasión, al catalán le acompañó Mikel Erentxun. En realidad era a la inversa, o sea, Shuarma era el telonero. Pero quedan claras mis preferencias.

Iniciativa muy positiva la del colectivo cultural de Leioa. La mesa redonda cumplió con el objetivo inicial: no sólo acercar a los músicos a su público, por medio de preguntas sobre su inspiración y creación musical, sino casi ponerlos en comunión. Y resulta sorprendente teniendo en cuenta que ninguna pregunta vino del respetable. Pero lo de dentro ahí queda. Después de las revelaciones interiores de Shuarma, vino su concierto. Supongo que la participación de Erentxun saciaría a sus seguidores.

El concierto, a parte de impecable musicalmente, llevando al espectro acústico sus canciones en solitario, vino a reflejar otro lado que con Elefantes no mostraba. La filosofía es la misma, aquella que interpreto como una versión pop de los Héroes, pero la forma cambia un tanto. La actuación fue aún más íntima, si cabe, que la despedida de los Elefantes en Bilbao, el año pasado. El ensimismamiento no dejaba fuerzas ni para aplaudir. Sería por el efecto de haber dado con el Yo, a través del Él o el No Sé Quién del propio Shuarma. Lo dicho, impecable. Suerte que vuelve pronto. Y suerte que iniciativas como ésta siguen llevándose a cabo, y que tienen la acogida de la gente.

Nota: Igual pensáis que mis reflexiones musicales en este rincón coinciden con mi asistencia a conciertos y no responden a una selección objetiva de la escena. Así es. Menos mal que los elijo bien.

2007/11/14

Mundua

Un chico de mi calle tenía una enfermedad del corazón que le impedía ir al colegio. Durante los meses en los que el buen tiempo lo permitía, el Vitaminas –así le llamábamos, ironizando sobre su delicado aspecto– permanecía sentado a la puerta del establecimiento de su padre (una tienda de ultramarinos anexa a un bar también regentado por él) con una bicicleta de carreras al lado. Nunca montó en ella, pero a veces decía que de mayor sería ciclista. Su deseo, si tenemos en cuenta que se ahogaba al menor esfuerzo, resultaba un poco trágico.

Es un pasaje del nuevo libro de Juan José Millás, Premio Planeta este año. ¿Libro? Ese montón de hojas que tienen sucesiones cansinas, horribles, aburridas, infernales de letras. Libro. También tiene otras cualidades. Como permitirte disfrutar solo. Siempre se lee solo. Pocas cosas te dan eso. Siempre puedes acompañarlo de música. Si es buena, mejor. Pero al fin y al cabo, la música también se oye solo. Al menos durante el momento en el que te toca lo que tiene que tocar, en el que presiona el botón.

Los libros también te enseñan a saborear las palabras. Porque se aprenden muchas cosas, buenas y malas. De hecho, todo. Son sólo letras y palabras, pero alguien las ha puesto ahí, y alguien las tiene que recoger y guardar. La literatura no es sólo literatura.

Los libros también son siempre regalo seguro. O casi siempre. En este caso, sí. Regalo de amatxu, con dedicatoria y todo. No he hecho más que empezar a vivir las primeras páginas, pero ya me siento uno. De eso trata el leer, de unirse con el exterior, contigo mismo, con Juanjo, con lo que sea. Y son sólo letras, símbolos. Pero, precisamente por eso, también son el mundo.

2007/11/13

Itzultzea beharrezkoa denean

Palestina, Irak, Myanmar, Afganistan, Sudan, Pakistan... Munduko leku askotan gatazka armatuak daude, eta Mendebaldeko kazetariek horri buruzko informazioa ekartzen dizkigute egunero. Baina kazetari arruntek ez dute herrialde horietako hizkuntzak hitz egiten. Euskera, gaztelaina eta frantsesaz gain, ingelesa behar-beharrezkoa da. Batzuk alemaniera, italiera, txinera edota errusiera ere ezagutuko dute. Arabiera, beharbada. Goi bilera entzutetsuetan eta nazioarteko ebazpenetan oso baliagarriak izan daitezke hizkuntza guzti horiek. Baina gatazken agertokietan urdua, paxtuera, daria eta are ezezagunagoak egiten zaizkigun hizkuntzak entzuten dira. Umeen ohiuak, emakumeen negarra eta gizonen gerra-garrasiak ez ezik, herri aldizkariak ere hizkuntza horietan daude.

Errealitate gordin hori ulertzeko beharrezkoa diren itzultzaileen berri ematen digu gaurko Berrian Joseba Iriondo ETBko kazetariak. Ekialde Hurbilean egondakoa da Iriondo. Hemengo itzultzaileak ez dira, ez, lizentziadunak, ezta horretarako ikasi dutenak ere. Pobreak dira, hango biztanle gehienak bezalaxe. Ama hizkuntzaz gain, ingelesa jakiteko sortea dute. Sortea baino, lana da gehienetan, ikasi egitea. Kazetariekin egiten dute aste oso bat, eta den-dena itzultzen diete, haientzako dirutza denaren truke. Guk beste mundua ezagutzeko beharrezkoak dira. Aldi berean, ez dago soberan euren errealitateaz zer edo zer jakitea.

2007/11/11

La viñeta de la semana V

MONTXO, Berria, 2007/11/7

2007/11/10

Live

2000. urtearen udaberriko arrasti batera bueltatu naiz. Nire lehenengo harremanak musikarekin egun haietan izan ziren. Disko bat erosi nuen, betirako markatuko ninduena: Crush. Musikari dagokionez, oso desberdinak gara gu biok, lehengoa eta oraingoa. Baina CD horrek nire diskotekan jarraitzen du. Ibilbide berri bat ireki zidan ezagutu berri nuen talde horrek.

Bagilaren 1ean, Bartzelonan, New Jerseyko Bon Jovi taldea zuzenean.

2007/11/09

Zemendiak 9

Askotan esaten da gaurko gazteriak kontrola galdu duela, gaizki hezia izan delako. Gurasoen errua omen da. Hauen heziketa oso zorrotza izan zen, egoera soziopolitikoak behartzen zuen moduan. Eta, oraingoan, euren seme-alabekin ahulegiak izaten direla salatzen da.

Hori izan daiteke Ekialde Hurbilean gertatzen ari denaren azalpena. Horregatik moldatzen da nazioartea Israelek nahi duen guztira. Juduen kontrako tratu txarrak historian zehar luzatu ziren, Holokaustoa ailegatu arte. Mundua errudun sentitu zelako edo, orain ez dute tutik esaten euren seme berriek burutzen dituzten sarraskiei buruz. Bueno, zer edo zer esaten dute, baina ez dute ezer eraginkorra egiten. Hain gaiztoak izan ginen beraiekin, ezen orain nahi dutena egiten utzi behar baitiegu.

Bitartean, makroproiektu bidegabea aurrera doa Palestinan. Gaur Apartheid Hesiaren Aurkako Nazioarteko Eguna da.

2007/11/08

Lekuko

Hauxe da Paolo Pellegrin-en autoerretratua, Madrileko Arte Ederren Zirkuluan. Aurten Europako Argazkilaritza Saria irabazi du, eta horregatik, again, gaurko egunkariak erreportai bat eskaintzen dio. Edo liburu berri bat kaletaru duelako. Bere 20 urteko ibilibidean, oso ondo laburbiltzen da fotokazetaritzaren izaera. Kosovon, Darfur eta Libanon egona da Pellegrin, besteak beste. Leku hauetan ez ditu paraje ederrak harrapatu, paraje ederrak ez baitira gizadiak eskaintzen dituen kontuak. Ez, argazki bidezko kazetaritzak erakusten dituenak gizateriaren gaitzak dira. Nazioarteko argazkigintza sari gehienetan egoera atsekabegarriak ikusten dira. Mendebaldea ez den munduan edo Mendebaldeko beste munduan ateratakoak, gogorrak izan ohi dira. Errealitatea azaldu behar baitu fotokazetaritzak.

Argazkiak ateratzea bestearen gaineko biolentzia ekintza da, baina baita nire gainekoa. Kliskagailua zakatzea ez da funsgabekoa niretzat. Egin behar dudala sinestarazi behar diot nire buruari”. Arrazoia dauka Pellegrinek. Mota horretako argazkiak ateratzea ez da lan erreza. Batzutan gogorra egiten bada argazki bat ikustea, imajinatu zelan den errealitate latzaren begiei zuzenean begiratzea.

Adibide garbia 2006ko WPF sariduna, urteko onena omen dena. Onena, ez dakit, baina ikaragarria bai. Libanoko gerra. Beirut. Atzean, benetako Beirut, hegoaldeko auzo bat: suntsipen osoa. Lehen planoan, desberdintasun gordinaren paradigma.

SPENCER PLATT

Beste batean, argazkilarien barne gatazka etikoak injustiziaren aurrean.

2007/11/06

Arrazoiak ez omen dira beharrezkoak

'Egunkaria' eta 'Egin' legeria urratuz itxi zituztela diote lau legelari ospetsuk

Hori dio gaurko Berria egunkariko titular handi batek. Izan ere, euskerazko egunkari bakarrak Euskaldunon Egunkariaren jarraipena da. Hau inolako epaiketarik gabe itxi zuten 2003an epaileek, Ppren estrategiari jarraiki. Harrigarria zelan, ez soilik legea, baizik eta kodigo moral guztiak apurtu ziren operazio horretan. Adierazpen eta prentsa askatasunaren aurkako operazioa izan zen. Idazteagatik, pentsatzeagatik. Itxieraren helburua? Batez ere, estrategia politiko beltz batekin aurrera segitzea.

Harrigarria, baita ere, lau urteren ostean, ezer ez epaitu izatea. Zertarako itxi zuten, ba? Hala eta guztiz ere, egunkariak itxita darrai. Bihar bertan akusazio guztiak erretiratu arren, hondamena jada eginda dago. Harrigarria Gobernu berria izan duen jarrera. Fiskaltzak akusazioa erretiratu zuen (adi: frogarik ez zeudelako! Baina egunkaria itxi zuten. Zer ba?), bai, baina ezer gehiagorik egin da egoera hau konpontzeko, ahal den neurrian. Harrigarria, eta niretzat mingarria, Zuzenbide Estatu Demokratiko berberako hedabide gehientsuek izan zuten jarrera orokorra. Gaitzespen gutxi entzun ziren egun haietan.

Harrigarria gaur egun berdin segitzea. Eta gaur egun azalpenak eta justifikazio modukoak egin behar izatea ere harrigarria da. Adibidea, itzal handiko juristen ekarpen hauek. Nazioartearen erantzuna, hori bai, behar zuen mailan egon baitzen. Baita Espainiako kazetaritza munduko sektore independente asko ere, eta esan beharrekoa da. Baina, oro har, ez ikusiarena gailendu zen prentsa handian. Horrela ez goaz inora.

2007/11/05

Artea

Musika arterik popularrena da. Hortik dator hainbeste diru mugitzen duen pop musikaren izena. Artea, maiuskulaz idatzia, bizi izan zen atzo Durangoko Landa Gunean.

Metal progresiboaren adierazgarririk inportanteenak gurera etorri ziren, domeka batean. Baina eguna ez zen problema izan denak zur eta lur uzteko. Symphony X taldekoek euren zeregina bete zuten. Gehiago espero nuen haiengandik, baina tira, teloneroek dauzkaten mugekin zebiltzan.

Gaueko osagai handia Dream Theater talde estatubatuarraren eskutik etorri zen. Metal progresiboa eta Dream Theater gauza bera dira. Behintzat, hain estilo birtuosoa masari hurbildu dion taldea da. Gaur egun, agertokiko liderrak dira. Bai, musikari hobeak egongo dira, zaila dirudien arren. Baietz. Baina birtuosismoa eta eraginkortasuna hain maisuki batzea ez da erreza. James LaBrie abeslaria ondo aritu zen, beste garai batean baino hobeto behintzat; John Myung baxu-jotzailerik onenen artean dagoela erakutsi zuen; John Petrucci, gitarrista, ez da nahigabe estiloan onena moduan askotan aipatzen, eta Mike Portnoy-ri buruz, zer esan. Bikaintasuna. Ez zuen inporta baterian ezinezkoak zirudien mugimenduak egiteak; bera lasai-lasai ekiten zion. Gainera, Athletic-en kamisetarekin agertzeak puntuak ematen dizkio, ez baita beti San Mamesen irabazten. Baina gehien harritu ninduena Jordan Rudess izan zen. Denak maila gorenekoak dira, baina honek, Musika eskainiz gain, espektakulua eman zigun, teklatua hemendik hona eramaten, gitarra baten moduan. Zaila egiten zen atzamarren mugimenduak jarraitzea. Abiaduraren definizio bikaina.

Abiadura, forma, baina baita barnekoa ere, musikak hala beharrez eskatzen duena. Klasiko goxo batzuk faltan bota nituen, baina garrantzitsuena zera: musika zuzenean.

2007/11/04

La viñeta de la semana IV

Miente, que algo queda.


PERIDIS, El País, 2007/11/01
(click en la viñeta para verla más grande)

2007/11/03

Japonia Europan, Japonian Europa

Japoniako komikiak behar zuen korronte berria izan daiteke nouvelle manga. Berrikuntza, kalitatez egiten bada, ez da albiste txarra, are gehiago estandar ia ukiezinak dauzkan artearentzat.

Mundua Japoniako kulturak liluratua bizi da. Oraingoan, ordea, Europako kulturak erakarri ditu Japoniako mangakak. Nouvelle manga hori da: Ekialdeko eta Mendebaldeko bideen bateratzea. Japoniako mangak Frantzia eta Belgikako influentziei atea ireki die. Otakuok ez omen dugu gustoko estilo berri hau. Betiko klasikoen kaltetan ez bada, zergatik ez? Ez dira lehian egon behar.

Hau guztia, eta gehiago, Bartzelonako Manga Azokan dago ikusgai. Mangari buruz ari bagara, Europako festarik inportanteena. Japoniako kulturaz gozatzeko lekurik aproposena, eta cosplay egitea lekuz kanpo ez dagoen leku bakarra.

Euskal Herrian aste batzuen buruan izango dugu aukera, Getxoko Komiki eta Manga Azokak ateak irekitzen dituenean. Gainera, Santa Eugenia plazan gune berri batekin, japoniar senseiei bereziki eskainia.

2007/11/02

Egiaren prezioa

Jean Succar Kuri libanarra da, baina Mexikora heldu zen nerabea zenean. Orain 63 urte ditu, eta ur handiko arraina bihurtu da. Gaixo dago. Bere sexu-grina asetzen duten bakarrak umeak dira. Inguruan eraiki duen ustelkeria sareak ahalbidetu du bere bizitza osoan ehunka ume bortxatzea.

Istorio harrigarria da, nazkagarria benetan. Jakitera eman zuen kazetariak Lydia Cacho du izena. Egindako lanari esker, azpikeria pederasta aurkitu eta zabaldu zuen. Edith Encaladak, Succarren biktima izan zena, grabaketa batzuen bidez, munstroaren aurpegia eta benetako izaera erakutsi zuen. Ondoren, beste biktima askoren aitortza etorri zen.

Baina, egun batean, dena jarri zen Lydiaren kontra. Ustelkeriaren besoak oso luzeak dira, eta urde aberatsen boterea oso handia. Succarrek prentsaren ateak itxi zituen Lydiarentzako, hainbat komukabidek bere ahotsa ixilarazi zutenean. Gobernuan zeuzkan lagunek, PRIkoak guztiak, ez zizkioten gauzak erraztu. 26 orduz legalki bahituta egotera ere heldu zen. Harritzekoa bada ere, biktimek haien deklarazioak zuzendu zituzten. Bortxak eragiten duen infernuaren adibide garbia; diruak lagunduta, noski.

Orain beldur bizi da. Muturra sartuta zuten pertsona guztien izenak ez ditu plazaratu, benetan beldur dagoelako. Bakarrik dagoela dirudi, baina idatzi berri duen liburuak Lydiaren ahotsa zabaldu dezake.

Justizia

Aste honetan 2004ko martxoaren 11ko sarriaskiaren sententzia plazaratu da. Egun horretan, ia 200 lagun hil ziren Madrilen, bonbek trenetan eztanda egin zuten atentatuan. Gobernua gezurren bidez egoera aprobetxatu nahian egon, eta herritarrek kanporatu. Ordutik aurrera, gezur gehiagoren bidez ikerketen zentzua aldatu nahian ibili ziren. Botereak eragiten dituzten sintomak zirela pentsatzen genuen guztiok. Fantasmak ikusten zituzten ez zeuden lekuetan eta behar zen guztia erabiltzen zuten jendea engainatzeko.

Audientzia Nazionalak argi eta garbi utzi du ez zela konspiraziorik egon. Argumenturik gabe geratu direnek, nola ekingo diote boterea berreskuratzeari orain? Ahaztu ote dute boterea herriak ematen duela? Ezin izango dute herriari bizkarra ematen jarraitu. Bestalde, sententzia eman duen erakundeak eredua ezarri baldin badu (ez du bi aldiz gauza beragatik inor epaitu ezta froga barik zigortu), ez da alferrikakoa izan.

Sendien saminak, bitartean, beraiekin egingo du lo.

2007/10/30

It's time

Demokrazia berreskuratzearekin batera, Francok aldatutako hainbat gauza ez ziren birmoldatu. Haien artean, Juan Carlos Herrero Murcianok asteleheneko El País egunkarian azaldutakoa, Otra herencia del franquismo izeneko ezkutitzan.

Espainiak betidanik izan duen ordutegia Britainia Handiak duena da, hau da, Greenwich meridianokoa. Egun, Londresekoa gehi ordu bat daukagu, alegia, Europa Erdiko Ordua. Francok ezarri zuen ordu berri hau 1940an, besteren artean, Alemania naziaren berbera izateko. Horregatik, neguan, Vigon esnatzen den norbait gau ilunean joango da lanera, eta 9ak arte ez du eguzkia ikusiko. Europan, gure ordu berbera duten estatuetan, normaltasunez ikusten dute eguzkiaren sorrera, haiekin batera esnatzen baita.


Iaz, BNGak Galiziaren egungo ordua aldatzea eskatu zuen, Portugalek duena jartzeko asmoz (hau da, Britainia Handiarena, gurea baino ordu bat gutxiago). Horrela, galiziarren ordutegia eguzkiaren zikloekin parekatuko litzateke. Portugalen leku berean izanda, ordu bat beranduago bizi dira. Gainera, energia aurrezteko ona da. Baina ez dugu mendebaldera hainbeste jo behar. Britainiarren ordua Meridiano 0ak markatzen du. Eta hau Urduñatik pasatzen da. Beraz, Euskal Herriak Londresen ordua euki beharko luke, eta ez Francok ezarritakoa.

Korapilatsuegia dirudi berriz benetako egoerara bueltatzea. Ez da honela, naturarekin armonian bizitzetik hurbilago egongo ginatekeelako. Europatik urrunago? Egungo lan-ordutegiek urruntzen gaituzte europarretik, hainbat ordu ezer egin gabe galduta.

Hala ere, mugak ezabatu nahi ditugun aro hauetan, orduen sistema egiarekin egokitzeak ordu bat eramango luke atzera Hegoaldea Ipar Euskal Herritik. Desabantaila. Eta ezinezkoa dirudienez aldaketa, gauden moduan geratuko gara.

2007/10/28

La viñeta de la semana III

Gizateriaren definizio bikaina.

FORGES, El País, 2007/10/22

2007/10/27

In nomine patris

Bihar Vatikanoak 498 martir beatifikatuko ditu. 498 erlijiosoak 36ko gerran hil ziren, legezko gobernuaren aldekoen eskuetan. Lehen begiratuan, gerraren krudeltasuna jasan zutenen bidezko omenaldia dirudi, hainbat eta hainbat biktima merezi duten modukoa. Baina ez, egia ez da horrela. Apezpiku Batzarrak Espainian burutzen duen borroka nazioartera hedatu du. Benedikto XVIa norgehiagokan sartzea lortu du.

Legearen Memoria onartzen den egunetan izatea ez da kasualitatea. Apezpikuek, orain dela 70 urte bezala, benetako justizia eskatzen den egun hauetan, alderdi batean lerrokatu dira. Lehen, altxamendu faszista gurutzada izendatzearen bidez; orain, beatifikazioen bitartez. Omenduak ez baitira hildako erlijioso guztiak. Batik bat Euskal Herrian hil zituzten abadeak ez dute gogoratuko. Ezta kleroaren baimen eta laguntzarekin Francoren gudarosteek hil zituzten milaka hiritar errugabeak ere, ezta 40 urteko diktaduraren zehar errepresaliatuak izan zirenak ere. Demokraziaren alde aritu zirelako hil zituzten, eta arrazoi beragatik ahaztu nahi dituzte orain. Elizarentzako, antza, garai ilunak ez dira bukatu.

2007/10/23

No comment

2007/10/22

Miliciano muerto, Capa


Aragazki hau fotokazetaritzaren haztapenetan dago. Betidanik hartu da lehenengo kazetaritza-argazkia bezala. Behintzat hasierako bat da. 36ko gerrako miliziano bat ageri da, heriotzaren momentuan. Frankisten tiroek Taino milizianoa lurrera botatzen duten momentu bera erretratatu zuen Robert Capak. Horregatik da fotokazetaritzaren dokumenturik garrantzitsuenetariko bat. Gainera, Espainiako errepublikanismoaren ikurra ere bada.

Baina betidanik pentsatu den hori behera doa. Dokumental baten arabera, argazkia antzeztua izan zen. Hots, fartsa hutsa izan zen. Ikerketa batzuk frogatu omen dute hori. Autopsiak dio argazkian hiltzen den Taino hori beste egoera batean hil zela.

Tira, argazki baten beharren zeuden eta asmatu egin zuten. Ez diet ikerlari horiei arrazoia kentzen, eta agian egiara hurbiltzen ari gara, baina ezin dugu jarraitu iruzurra ikurtzat hartzen?

2007/10/21

La viñeta de la semana II

Nork dio ezin dugula euskeraz iraindu?

OLARIAGA, Berria, 2007/10/17
(klikatu binetan handiago ikusteko)

Katamotz iberiarra

Ama Lurra galtzorian omen dago. Geuk, gizakiok, egin diogun kalte handiaren erruz, gure planeta “negutegi efektu jasangaitza” edo “aldaketa klimatikoa” bezala ezagutzen dugun gaitza jasaten ari da. Zientifikoen arabera, eta ni ez naiz inor euren esanak ezeztatzeko, hau guztia egia da.

Azkenaldian, munduaren giltza dutenak arazoaz jabetzen hasi direla. Al Gore “desinteresatuari” Bakearen Nobel Saria eman diote aldaketa klimatikoaren kontrako lanagatik. Eta, are garrantzitsuagoa, NBEko IPCCari, ikerketa sakonen bidez egoearen arriskuen berri ematen duen taldeari.

Etorkizun beltz honen aurrean, miraria gertatu da Gaztelan. Orain mendebete, katamotz iberiarra jaun eta jabe zen Penintsulan, baita Euskal Herrian ere. Egun, Andaluzian baino ez daude bi katamotz kolonia. Guztira, ez 600 baino gehiago. 80ko hamarkadan bazeuden katamotz iberiarrak Gaztela-Mantxako erkidego autonomoan, baina izugarrizko abiadurarekin desagertu ziren.

Eta bapatean, katamotz kolonia bat berpiztu da. Ez dira kide batzuk, ez. Animali horiek bere bizileku zena berreskuratu dute. Ezinezkoa dirudi Penintsula osoa berriz konkistatzea, orain gure laguntza euki arren. Baina, bideo honek erakusten duen bezala, behintzat Gaztelako txoko hau eurena da berriro.

Hala ere, mirari hau ez da ohikoa. Noiz konturatuko gara ez dugula Natura errespetatu behar, baizik eta konturatu beraren parte garela?

2007/10/19

Muchas gracias por hacernos tan grandes

Hacía frío. Pero qué va a hacer en una noche de octubre zaragozano. Además, tampoco se notaba mucho, rodeados de 40.000 personas. Luces azules, y sonó la intro, la de aquella película de Lynch. Nada más terminar, los primeros compases de las delicias. Dos siluetas en un fondo de agua, de estanque. “¡Son Enrique y Juan!”, se oía. Eran ellos.

Una a una, maravillaron a sus mejores fans con cada canción. Ya lo avisaron, que con motivo del vigésimo aniversario del primer disco, de la primera joya, no se olvidarían de él. Y así combinaron los temas de siempre con los de siempre jamás. Después del comienzo emotivo, no podía faltar la obligada del principio: “Deshacer el mundo”. Empezar porque sí y acabar... ¿no sé cuándo? Acabaron al cabo de dos horas y media de placer absoluto. De recuerdos y de presente. Aunque, a la hora de concierto, Enrique pidió cinco minutos de descanso. Habían comenzado al máximo, incluso habían descargado los temas más inesperados en una plataforma más cercana al público, pero el catarro de Bunbury no perdonó. El respetado, no sin miedo, se los concedió con un aplauso. Después de diez años, cinco minutos no eran nada.

Antes habíamos nadado mar adentro, roto la carta (“mil pedazos al viento nos separarán") y disfrutado del lirismo de la adaptación de la inmensa obra de Alejandro Casona: “Ésta se la saben todos ustedes. No me fallen, esto es 'La sirena varada'”. Después, algunos pidieron opio a la Pilarica. Otros nos conformábamos con el mayor estímulo, que es la Música.

A la vuelta, todavía habría mucho tiempo para más. Hasta para un desliz de la voz en “Maldito duente”, clásico absoluto que junto con el trillado “Entre dos tierras” hizo saltar a La Romareda. Como en el final de “No más lágrimas”, una apoteósis en toda regla. Estaban dando todo lo que tenían para ofrecer: dos décadas de maravillas. Y sin duda Zaragoza cumplía su papel: se lo entregaba todo, todo.

"¿Están preparados para la Avalancha?" Efectivamente, sí. Tras ello, el primer bis. Y digo primero porque luego se despedirían una vez más con la tercera bendecida. El momento más emotivo sin duda. Las luces de los mecheros del 96 y móviles del Próximo Milenio iluminaban todo un estadio que se rendía a la Leyenda. Aportaban la chispa adecuada para que ardiera... todo. Mientras se despedían, un montón de trozos de papel cubría al público, que hacía las de Enrique y todo lo que ha surgido de esa mandíbula tan especial.

Pero todavía quedarían “Tesoro”; las “Malas intenciones” y el grito unísono del “¡Uh, ah!”, y el más apropiado final. Con los brazos de la fiebre que aún abarcaban nuestras frentes, nos dijeron adiós.

Nadie podría haber pedido más de lo que nos dieron. Los Héroes habían vuelto.

00 Song to the Siren 01 El estanque 02 Deshacer el mundo 03 Mar adentro 04 La carta 05 Agosto 06 La sirena varada 07 Opio 08 La herida 09 Fuente esperanza 10 Apuesta por el rock and roll 11 Héroe de leyenda 12 Con nombre de guerra 13 No más lágrimas 14 Nuestros nombres 15 El mar no cesa 16 Entre dos tierras 17 Maldito duende 18 Iberia sumergida 19 Avalancha 20 Oración 21 Tumbas de sal 22 La chispa adecuada 23 Tesoro 24 Malas intenciones 25 En brazos de la fiebre

2007/10/15

La viñeta de la semana

Egunkarietako bineta-egileek, askotan, eguna alaitzen gaituzte. Albiste beltzen artean, iritzi-orrietan edo, marrazkilari baten lapitz azkarrak irribarreren bat ateratzen gaitu batzuetan. Don Celes pertsonaiaren istorio errepikakor eta aspergarriez gain, zenbait erdi artista erdi kazetari egon badaude, eskelen itxura hartzen doazen berri paperak umorez zipriztintzen dituztenak. Batzutan, euren arduragabetasunak krisi mundiala eragiten du, Mahomaren marrazkiekin gertatu zen bezala. Bestetan, boteretsu batzuek binetagileen ironia ixilarazten saiatzen dira, El Jueves edo Deia auziekin bezala.

Nik, ordea, ez dut Audientzia Sheriffalaren papera beteko, eta marrazkilarien lana omenduko dut, aste osoan ikusi dudan binetarik onena hautatuz. Domeketan egitea pentsatu dut. Bai, gaur astelehena da, baina aurkezpen modura balio dezala. Aurreko asteko bineta berezi bat eskanerrak nahi duenean jarriko dut; baina gaurko batekin hasiko naiz. Nola ez, Forges handiarena.

FORGES, El País, 2007/10/15

Ez dut ahaztu, baina emozioak oraindik dirau. Horregatik Pilarika gau izugarriaren kronika beste baterako utziko dut...

2007/10/12

Los Héroes romperán su silencio esta noche

Hori zioen XX. mendeko egunkari batek. Eta azkenean!


Nos vemos en... en la gira del próximo milenio.

2007/10/11

Bihar

Orain dela hamar urte baino apur bat gehiago, Heroes de Silencio-k ezetz esan zioten elkarrekin batera jarraitzeari. Ez zen banaketa musikal hutsa izan, lau taldekideen arteko harreman pertsonalak oso kaltetuak bukatu ziren eta. Aurten, ordea, baietz esan diote mendeko Re-union handienari. Mahai gainean jarritako diru mordoari esker? Niri, egia esanda, bost. Eta 24 ordu baino gutxiagoren buruan txoratzen ariko diren gainerakoei, bost axolako zaie ere bai. Milaka eta milaka izango gara, eta denok pentsatuko dugu horrelako Musika (horrek barnean gordetzen dituen adiera guztiak kontuan hartuta) ezin dela egin nahi gabe, diru hutsagatik, sin amor al arte. Ezin plantak egin. Benetan maite dute heroiaren jantzia berriro janztea.

Pedro Andreu, Joaquin Cardiel, Juan Valdivia eta Enrique Bunbury tauletara igoko dira, batera, non eta Zaragozan, noiz eta Pilarika Egunean. Euren bihotzeko Ameriketatik pasatu ostean, bere jaioterrira bueltatu dira. Zaragoza baita euren hiria, eta urriaren 12a bere festarik handiena. Osagai guztiak biharkoa apoteosikoa izateko. Heroikoa, alegia.

Buruan beste gauzarik ez nuela esan nizuen, ezta? Sentimendu intimista eta, era berean, kolektibo baten erru izango da. Aberria bezalakoa, akaso? Behintzat hura bezain ulergaitza.

2007/10/09

Heroiak

Ohiko moduan, pentsamendu asko etorri zaizkit eguneko albisteak irakurtzean: Batasuneko Mahai Nazionaleko kideen atxiloketak, Memoriaren Legea, Palestinako bake elkarrizketak, zurri gorrien egoera latza, Politkovskaiaren eta Cheren hilketaren urteurrenak... Gertakari piloa. Baina gauza bakarra dabil nire barruan: heroien itzulera.

Irratia piztean, baina, beste batzuk astindu dituzte nire barrenak. Hauek ez dira besteak bezalakoak. Hauek heroiak direla uste dute, bere burua salbatzailetzat dute. Baina ez dira. Fikziozko heroiak dira. Gezurrezkoak. Betikoek betikoa.

Benetazko heroiak beste batzuk dira. Ilusioak eragiten dituztenak. Musikaren bidez, barruan daukagun zera hori pizten digutenak. Azkenean bueltatu dira heroiak, eta data batzugatik bada ere, ez dira isilean geratuko.

Jakina, Heroes del Silencio taldeari buruz ari naiz. Eta barkatuko didazue, baina aste honetan ez daukat besterik buruan.

2007/10/06

Atarikoa

Kafearekin ala kaferik gabe, eguneko plazerrik handienetarikoa da egunkaria irakurtzea. Aspaldian galtzen hasi zen ohitura, berri paperaren bidez mundua ezagutzea. Ez da beharrezkoa egunkaria irakurtzea informatuta egoteko, ustezko informazioa leku guztietatik heltzen zaigun gizarte honetan. Baina albisteak eta iritziak usaintzea, inguruko gazi-gozoak dastatzea, atzamarrekin papera bera ukitzea, hori plazerra da. Leku honetatik, nonbait dagoen nire txoko honetatik, urrun zein hurbil gertatzen direnak komentatzen saiatuko naiz. Eguneko albisteak irakurtzen ditugun bitartean burutik pasatzen zaizkigun iruzkinak plazaratzea da nire asmoa. Politika, gizartea, kultura... euskeraz zein gazteleraz... Inolako mugarik ez izatea espero dut.

Baina bidai honi hasiera eman aurretik, eta aste berria hasi baino lehen, bukatzen den asteak utzi digun zulo beltza gogoratu nahiko nuke. Izan ere, inoiz ahaztuko ez dudan kazetaria joan zaigu. Orain eta hemen egiten ari naizena egitera bultzatu ninduena. Nire idolo eta, distantzian bada ere, maisu horri, zuri, eskaintzen dizut blog hau eta barruan gordeko duen lan guztia.

Gracias por hacerme amar la Radio. Gracias por acompañarme todas las noches, mientras buscaba el sueño, contándome las historias que pasan en el mundo. Gracias por todas las cosas que me enseñaste, por tu ironía, por tus silencios, por saber callar a los otros Carlos. Gracias por hacer que me enamorara del Periodismo.

Aunque te pudo el "bicho", sé que has sido muy fuerte. Yo y millón y medio más lo sabemos; todos los que disfrutábamos de tu voz inconfundible. Parecía que me lo contabas a mí, pero sé que no estábamos solos. No sé si por la magia de la Radio, pero yo voy a seguir escuchándote.

Gracias, Carlos Llamas, zamorano.

 
Creative Commons License
Txoko hau Creative Commons lizentziak arautzen du.