2007/10/15

La viñeta de la semana

Egunkarietako bineta-egileek, askotan, eguna alaitzen gaituzte. Albiste beltzen artean, iritzi-orrietan edo, marrazkilari baten lapitz azkarrak irribarreren bat ateratzen gaitu batzuetan. Don Celes pertsonaiaren istorio errepikakor eta aspergarriez gain, zenbait erdi artista erdi kazetari egon badaude, eskelen itxura hartzen doazen berri paperak umorez zipriztintzen dituztenak. Batzutan, euren arduragabetasunak krisi mundiala eragiten du, Mahomaren marrazkiekin gertatu zen bezala. Bestetan, boteretsu batzuek binetagileen ironia ixilarazten saiatzen dira, El Jueves edo Deia auziekin bezala.

Nik, ordea, ez dut Audientzia Sheriffalaren papera beteko, eta marrazkilarien lana omenduko dut, aste osoan ikusi dudan binetarik onena hautatuz. Domeketan egitea pentsatu dut. Bai, gaur astelehena da, baina aurkezpen modura balio dezala. Aurreko asteko bineta berezi bat eskanerrak nahi duenean jarriko dut; baina gaurko batekin hasiko naiz. Nola ez, Forges handiarena.

FORGES, El País, 2007/10/15

Ez dut ahaztu, baina emozioak oraindik dirau. Horregatik Pilarika gau izugarriaren kronika beste baterako utziko dut...

1 comentario:

Anónimo dijo...

ta Don Celes zer?

 
Creative Commons License
Txoko hau Creative Commons lizentziak arautzen du.