2007/10/27

In nomine patris

Bihar Vatikanoak 498 martir beatifikatuko ditu. 498 erlijiosoak 36ko gerran hil ziren, legezko gobernuaren aldekoen eskuetan. Lehen begiratuan, gerraren krudeltasuna jasan zutenen bidezko omenaldia dirudi, hainbat eta hainbat biktima merezi duten modukoa. Baina ez, egia ez da horrela. Apezpiku Batzarrak Espainian burutzen duen borroka nazioartera hedatu du. Benedikto XVIa norgehiagokan sartzea lortu du.

Legearen Memoria onartzen den egunetan izatea ez da kasualitatea. Apezpikuek, orain dela 70 urte bezala, benetako justizia eskatzen den egun hauetan, alderdi batean lerrokatu dira. Lehen, altxamendu faszista gurutzada izendatzearen bidez; orain, beatifikazioen bitartez. Omenduak ez baitira hildako erlijioso guztiak. Batik bat Euskal Herrian hil zituzten abadeak ez dute gogoratuko. Ezta kleroaren baimen eta laguntzarekin Francoren gudarosteek hil zituzten milaka hiritar errugabeak ere, ezta 40 urteko diktaduraren zehar errepresaliatuak izan zirenak ere. Demokraziaren alde aritu zirelako hil zituzten, eta arrazoi beragatik ahaztu nahi dituzte orain. Elizarentzako, antza, garai ilunak ez dira bukatu.

No hay comentarios:

 
Creative Commons License
Txoko hau Creative Commons lizentziak arautzen du.