2007/10/30

It's time

Demokrazia berreskuratzearekin batera, Francok aldatutako hainbat gauza ez ziren birmoldatu. Haien artean, Juan Carlos Herrero Murcianok asteleheneko El País egunkarian azaldutakoa, Otra herencia del franquismo izeneko ezkutitzan.

Espainiak betidanik izan duen ordutegia Britainia Handiak duena da, hau da, Greenwich meridianokoa. Egun, Londresekoa gehi ordu bat daukagu, alegia, Europa Erdiko Ordua. Francok ezarri zuen ordu berri hau 1940an, besteren artean, Alemania naziaren berbera izateko. Horregatik, neguan, Vigon esnatzen den norbait gau ilunean joango da lanera, eta 9ak arte ez du eguzkia ikusiko. Europan, gure ordu berbera duten estatuetan, normaltasunez ikusten dute eguzkiaren sorrera, haiekin batera esnatzen baita.


Iaz, BNGak Galiziaren egungo ordua aldatzea eskatu zuen, Portugalek duena jartzeko asmoz (hau da, Britainia Handiarena, gurea baino ordu bat gutxiago). Horrela, galiziarren ordutegia eguzkiaren zikloekin parekatuko litzateke. Portugalen leku berean izanda, ordu bat beranduago bizi dira. Gainera, energia aurrezteko ona da. Baina ez dugu mendebaldera hainbeste jo behar. Britainiarren ordua Meridiano 0ak markatzen du. Eta hau Urduñatik pasatzen da. Beraz, Euskal Herriak Londresen ordua euki beharko luke, eta ez Francok ezarritakoa.

Korapilatsuegia dirudi berriz benetako egoerara bueltatzea. Ez da honela, naturarekin armonian bizitzetik hurbilago egongo ginatekeelako. Europatik urrunago? Egungo lan-ordutegiek urruntzen gaituzte europarretik, hainbat ordu ezer egin gabe galduta.

Hala ere, mugak ezabatu nahi ditugun aro hauetan, orduen sistema egiarekin egokitzeak ordu bat eramango luke atzera Hegoaldea Ipar Euskal Herritik. Desabantaila. Eta ezinezkoa dirudienez aldaketa, gauden moduan geratuko gara.

No hay comentarios:

 
Creative Commons License
Txoko hau Creative Commons lizentziak arautzen du.