2007/10/11

Bihar

Orain dela hamar urte baino apur bat gehiago, Heroes de Silencio-k ezetz esan zioten elkarrekin batera jarraitzeari. Ez zen banaketa musikal hutsa izan, lau taldekideen arteko harreman pertsonalak oso kaltetuak bukatu ziren eta. Aurten, ordea, baietz esan diote mendeko Re-union handienari. Mahai gainean jarritako diru mordoari esker? Niri, egia esanda, bost. Eta 24 ordu baino gutxiagoren buruan txoratzen ariko diren gainerakoei, bost axolako zaie ere bai. Milaka eta milaka izango gara, eta denok pentsatuko dugu horrelako Musika (horrek barnean gordetzen dituen adiera guztiak kontuan hartuta) ezin dela egin nahi gabe, diru hutsagatik, sin amor al arte. Ezin plantak egin. Benetan maite dute heroiaren jantzia berriro janztea.

Pedro Andreu, Joaquin Cardiel, Juan Valdivia eta Enrique Bunbury tauletara igoko dira, batera, non eta Zaragozan, noiz eta Pilarika Egunean. Euren bihotzeko Ameriketatik pasatu ostean, bere jaioterrira bueltatu dira. Zaragoza baita euren hiria, eta urriaren 12a bere festarik handiena. Osagai guztiak biharkoa apoteosikoa izateko. Heroikoa, alegia.

Buruan beste gauzarik ez nuela esan nizuen, ezta? Sentimendu intimista eta, era berean, kolektibo baten erru izango da. Aberria bezalakoa, akaso? Behintzat hura bezain ulergaitza.

No hay comentarios:

 
Creative Commons License
Txoko hau Creative Commons lizentziak arautzen du.