Ama Lurra galtzorian omen dago. Geuk, gizakiok, egin diogun kalte handiaren erruz, gure planeta “negutegi efektu jasangaitza” edo “aldaketa klimatikoa” bezala ezagutzen dugun gaitza jasaten ari da. Zientifikoen arabera, eta ni ez naiz inor euren esanak ezeztatzeko, hau guztia egia da.
Azkenaldian, munduaren giltza dutenak arazoaz jabetzen hasi direla. Al Gore “desinteresatuari” Bakearen Nobel Saria eman diote aldaketa klimatikoaren kontrako lanagatik. Eta, are garrantzitsuagoa, NBEko IPCCari, ikerketa sakonen bidez egoearen arriskuen berri ematen duen taldeari.
Etorkizun beltz honen aurrean, miraria gertatu da Gaztelan. Orain mendebete, katamotz iberiarra jaun eta jabe zen Penintsulan, baita Euskal Herrian ere. Egun, Andaluzian baino ez daude bi katamotz kolonia. Guztira, ez 600 baino gehiago. 80ko hamarkadan bazeuden katamotz iberiarrak Gaztela-Mantxako erkidego autonomoan, baina izugarrizko abiadurarekin desagertu ziren.
Eta bapatean, katamotz kolonia bat berpiztu da. Ez dira kide batzuk, ez. Animali horiek bere bizileku zena berreskuratu dute. Ezinezkoa dirudi Penintsula osoa berriz konkistatzea, orain gure laguntza euki arren. Baina, bideo honek erakusten duen bezala, behintzat Gaztelako txoko hau eurena da berriro.
Hala ere, mirari hau ez da ohikoa. Noiz konturatuko gara ez dugula Natura errespetatu behar, baizik eta konturatu beraren parte garela?
2007/10/21
Katamotz iberiarra
Publicado por Mikel Dominguez Ballesteros en 19:43
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario