'Egunkaria' eta 'Egin' legeria urratuz itxi zituztela diote lau legelari ospetsuk
Hori dio gaurko Berria egunkariko titular handi batek. Izan ere, euskerazko egunkari bakarrak Euskaldunon Egunkariaren jarraipena da. Hau inolako epaiketarik gabe itxi zuten 2003an epaileek, Ppren estrategiari jarraiki. Harrigarria zelan, ez soilik legea, baizik eta kodigo moral guztiak apurtu ziren operazio horretan. Adierazpen eta prentsa askatasunaren aurkako operazioa izan zen. Idazteagatik, pentsatzeagatik. Itxieraren helburua? Batez ere, estrategia politiko beltz batekin aurrera segitzea.
Harrigarria, baita ere, lau urteren ostean, ezer ez epaitu izatea. Zertarako itxi zuten, ba? Hala eta guztiz ere, egunkariak itxita darrai. Bihar bertan akusazio guztiak erretiratu arren, hondamena jada eginda dago. Harrigarria Gobernu berria izan duen jarrera. Fiskaltzak akusazioa erretiratu zuen (adi: frogarik ez zeudelako! Baina egunkaria itxi zuten. Zer ba?), bai, baina ezer gehiagorik egin da egoera hau konpontzeko, ahal den neurrian. Harrigarria, eta niretzat mingarria, Zuzenbide Estatu Demokratiko berberako hedabide gehientsuek izan zuten jarrera orokorra. Gaitzespen gutxi entzun ziren egun haietan.
Harrigarria gaur egun berdin segitzea. Eta gaur egun azalpenak eta justifikazio modukoak egin behar izatea ere harrigarria da. Adibidea, itzal handiko juristen ekarpen hauek. Nazioartearen erantzuna, hori bai, behar zuen mailan egon baitzen. Baita Espainiako kazetaritza munduko sektore independente asko ere, eta esan beharrekoa da. Baina, oro har, ez ikusiarena gailendu zen prentsa handian. Horrela ez goaz inora.
2007/11/06
Arrazoiak ez omen dira beharrezkoak
Publicado por Mikel Dominguez Ballesteros en 22:18
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario