2007/11/23

Kultura berria podiumean

Marco Aurelio Erroman, Carlos V.a Espainian, Askatasuna Ameriketan, Stalin Errusian, Mao Tse-Tung Txinan, eta Serbian... Rocky Balboa. Historiako enperadoreek euren eskulturak erabili dituzte herriari boterea erakusteko edota bere irudia Inperioan zabaltzeko. Oraingoan, Balkanetan, herriak eskatzen ditu Hollywoodeko pertsonaien estatuak.

Balkan's Idolatry Delights Movie Fans and Pigeons, dio The New York Timesek. Zitisten, boxalari famatua; Medjan, Johnny Weissmuller aktorea; Bruce Lee Mostarren, Samantha Fox Cacaken... Egia esanda, ez dirudi ekimen hau herritik, behetik, datorrenik. Honekin zer edo zer irabazten duten enpresarien eskutik dator, ez dudarik euki.

Serbiar batzuk kexatzen hasi dira, dirua xahutzeko modu itsusia baita. Dirua ez dago soberan, eta are gutxiago Balkanak bezalako eskualde gatazkatsu eta ezegonkorrean. Hamarkada honetako herrialde berriek, gerra bereziki krudelatik etorri zirenek, eta oraindik etortzeko direnek, aurrera atera nahi dute euren herria. Dirua beharrezkoa da horretarako. Ez dut uste eskultura batek ezer konponduko duenik. Artistikoki ere ez dira probetxugarriak. Historia ezabatzea eta, bere lekuan, Mickey arratoia jartzea leporatzen die hango artista batek ideia bitxi hauek izaten ari direnei. Zoratzekoa da. AEBei begira egon beharrean, hobe etxean lan egitea.

“90eko hamarkadako gerretako edota Yugoslavia ohiako inork ez du merezi monumentu bat, gure buruzagiek egin zuten bakarra aurrerapenari oztopoak jartzea izan zen eta”, dio Rockyrena enkargatu zuenak. Honi ere ez zaio arrazoirik falta.

No hay comentarios:

 
Creative Commons License
Txoko hau Creative Commons lizentziak arautzen du.