Jean Succar Kuri libanarra da, baina Mexikora heldu zen nerabea zenean. Orain 63 urte ditu, eta ur handiko arraina bihurtu da. Gaixo dago. Bere sexu-grina asetzen duten bakarrak umeak dira. Inguruan eraiki duen ustelkeria sareak ahalbidetu du bere bizitza osoan ehunka ume bortxatzea.
Istorio harrigarria da, nazkagarria benetan. Jakitera eman zuen kazetariak Lydia Cacho du izena. Egindako lanari esker, azpikeria pederasta aurkitu eta zabaldu zuen. Edith Encaladak, Succarren biktima izan zena, grabaketa batzuen bidez, munstroaren aurpegia eta benetako izaera erakutsi zuen. Ondoren, beste biktima askoren aitortza etorri zen.
Baina, egun batean, dena jarri zen Lydiaren kontra. Ustelkeriaren besoak oso luzeak dira, eta urde aberatsen boterea oso handia. Succarrek prentsaren ateak itxi zituen Lydiarentzako, hainbat komukabidek bere ahotsa ixilarazi zutenean. Gobernuan zeuzkan lagunek, PRIkoak guztiak, ez zizkioten gauzak erraztu. 26 orduz legalki bahituta egotera ere heldu zen. Harritzekoa bada ere, biktimek haien deklarazioak zuzendu zituzten. Bortxak eragiten duen infernuaren adibide garbia; diruak lagunduta, noski.
Orain beldur bizi da. Muturra sartuta zuten pertsona guztien izenak ez ditu plazaratu, benetan beldur dagoelako. Bakarrik dagoela dirudi, baina idatzi berri duen liburuak Lydiaren ahotsa zabaldu dezake.
2007/11/02
Egiaren prezioa
Publicado por Mikel Dominguez Ballesteros en 20:07
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario