2007/11/05

Artea

Musika arterik popularrena da. Hortik dator hainbeste diru mugitzen duen pop musikaren izena. Artea, maiuskulaz idatzia, bizi izan zen atzo Durangoko Landa Gunean.

Metal progresiboaren adierazgarririk inportanteenak gurera etorri ziren, domeka batean. Baina eguna ez zen problema izan denak zur eta lur uzteko. Symphony X taldekoek euren zeregina bete zuten. Gehiago espero nuen haiengandik, baina tira, teloneroek dauzkaten mugekin zebiltzan.

Gaueko osagai handia Dream Theater talde estatubatuarraren eskutik etorri zen. Metal progresiboa eta Dream Theater gauza bera dira. Behintzat, hain estilo birtuosoa masari hurbildu dion taldea da. Gaur egun, agertokiko liderrak dira. Bai, musikari hobeak egongo dira, zaila dirudien arren. Baietz. Baina birtuosismoa eta eraginkortasuna hain maisuki batzea ez da erreza. James LaBrie abeslaria ondo aritu zen, beste garai batean baino hobeto behintzat; John Myung baxu-jotzailerik onenen artean dagoela erakutsi zuen; John Petrucci, gitarrista, ez da nahigabe estiloan onena moduan askotan aipatzen, eta Mike Portnoy-ri buruz, zer esan. Bikaintasuna. Ez zuen inporta baterian ezinezkoak zirudien mugimenduak egiteak; bera lasai-lasai ekiten zion. Gainera, Athletic-en kamisetarekin agertzeak puntuak ematen dizkio, ez baita beti San Mamesen irabazten. Baina gehien harritu ninduena Jordan Rudess izan zen. Denak maila gorenekoak dira, baina honek, Musika eskainiz gain, espektakulua eman zigun, teklatua hemendik hona eramaten, gitarra baten moduan. Zaila egiten zen atzamarren mugimenduak jarraitzea. Abiaduraren definizio bikaina.

Abiadura, forma, baina baita barnekoa ere, musikak hala beharrez eskatzen duena. Klasiko goxo batzuk faltan bota nituen, baina garrantzitsuena zera: musika zuzenean.

No hay comentarios:

 
Creative Commons License
Txoko hau Creative Commons lizentziak arautzen du.