2007/11/03

Japonia Europan, Japonian Europa

Japoniako komikiak behar zuen korronte berria izan daiteke nouvelle manga. Berrikuntza, kalitatez egiten bada, ez da albiste txarra, are gehiago estandar ia ukiezinak dauzkan artearentzat.

Mundua Japoniako kulturak liluratua bizi da. Oraingoan, ordea, Europako kulturak erakarri ditu Japoniako mangakak. Nouvelle manga hori da: Ekialdeko eta Mendebaldeko bideen bateratzea. Japoniako mangak Frantzia eta Belgikako influentziei atea ireki die. Otakuok ez omen dugu gustoko estilo berri hau. Betiko klasikoen kaltetan ez bada, zergatik ez? Ez dira lehian egon behar.

Hau guztia, eta gehiago, Bartzelonako Manga Azokan dago ikusgai. Mangari buruz ari bagara, Europako festarik inportanteena. Japoniako kulturaz gozatzeko lekurik aproposena, eta cosplay egitea lekuz kanpo ez dagoen leku bakarra.

Euskal Herrian aste batzuen buruan izango dugu aukera, Getxoko Komiki eta Manga Azokak ateak irekitzen dituenean. Gainera, Santa Eugenia plazan gune berri batekin, japoniar senseiei bereziki eskainia.

No hay comentarios:

 
Creative Commons License
Txoko hau Creative Commons lizentziak arautzen du.