Zuzenean ez, baina zeharka barkamena eskatu duela esan dezakegu. Ricardo Blazquez Espainiako Gotzainen Batzarreko lehendakariari buruz ari naiz. Aste honetan 36ko gerra eta frankismoari buruz hitz egin zuen. Talde militar batek estatu kolpea antolatu zuen Espainiako Bigarren Errepublikaren kontra 1936an. Garai hartan oso erradikala zen Elizak babestu egin zuen. Porrot egin zuen altxamenduak, uste zuten baino babes gutxiago izan zuelako (herriarengandik, noski, Europako faxismoa prest baitzegoen laguntzeko), baina hiru urteko gerra gordinaren ostean, boterea eskuratu zuten frankistek. Atzean, Eliza. Diktadurak iraun zuen 40 urte luzeetan Elizaren sostengu osoa izan zuten. Osoa? Ez. Euskal Eliza diktaduraren kontra aritu zen, irmotasunez gainera. Baina Espainia Estatu katolikoa zen. Eliza Francoren adiskidea eta laguna izan zen.
Trantsizioarekin batera, ezer gertatu ez bailitzan, Elizak ez zuen barkamenik eskatu. Frankistek ere ez, jakina. Gainera, azkenaldian, Eliza muturreko jarreretara hurbiltzen doa, errepublikanoen gorpuak hobitik ateratzearen kontra baitaude, aldi berean Vatikanoak 500 martir beatifikatzea sutsuki bultzatzen duten arren. Bien bitartean, Iruñeko gotzainak alderdi politiko ultraeskuindarrentzako eskatzen du botoa. Europan, Espainiako Eliza faxistena dela esatea ez da gehiegikeria.
Blazquezek ez zuen XX. mendean Espainian gertatutako sarraskirik aipatu, baina "ekintza batzuk" bai. Horien aurrean barkamena eskatu behar dutela dio. Ez da nahikoa, eta argi dago Varela edo antzekoen izenean ez duela hitz egin, baina urrats txiki bat da. Bidetik segi dezaten.
2007/11/21
Txikia, baina urratsa
Publicado por Mikel Dominguez Ballesteros en 16:29
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario