Beste egunean telebistak gure gizarteko haurrak hezitzen dituela esan genuen. Zein motatako telebista da gaur egungo umeen heziketaren erantzule?
Egun hauetan, Estatuko egunkariek telebistaren inguruko informazio ugari dakarre, orain gutxi Antena 3eko programa batean agertu zen gizon batek bere emaztea hil zuelako, andrea zuzenean berarekin bakeak egiteari uko egin ziolako. Hau guztia haurrak ikusten dute, telebistan dagoelako. Argi dago gure telebista oso kalitate gutxikoa dela, eta umeek sufritzen dute batez ere.
Ez dago haurrentzako programaziorik. Oso programa gutxi daude. ETBn Betizu, TVEn Los Lunnis, Cuatron Los Algos... Umeentzat zuzenduta daude programa hauek. Normalean, marrazki bizidunak eta lehiaketak ematen dituzte. Umeek behar dutena denbora pasatzeko. Baina, egia esanda, parrillaren tarte txikia betetzen dute. Ez omen dira errentagarriak. Gainera, haurrentzako programazioa laburra izateaz gain, programazio orokorra umeentzat kaltegarria da.
Umeek ordutegi babestua dute. Ordu horretan, irainak, pornografia eta biolentzia telebista kate generalistetik kanpo geratzen dira. Baina edonon aurki ditzakegu. Telebasura arrosa ordutegi honetan ematen dute. Adibide argiena eta nazkagarriena Aquí hay tomate Tele5eko saioa da. “¿Cómo terminó para Aída Nizar la noche? Sólo les diremos que ha habido sexo, mucho sexo y del sucio. Alcohol, sexo [imágenes subidas de tono] y además...”. El Paísek bildu ditu arrastian ikus daitezkeen hauek, umeak telebistaren aurrean dauden bitartean. Baina gehiago daude: A3bandas, Channel nº 4, Está pasando. Guztiak haurrentzako kaltegarriak.
Eta, gero, marrazki bizidunak, haurrentzako tranpa direnak. Ez baitira eurentzako: Shin Chan, Los Simpsons, Padre de familia, Futurama... Saio bikainak dira, bai, baina gaztetxoek ez lukete ikusi behar, haientzako bailiran aurkezten diren arren. Gainontzekoak ere ez dira gutxirako: telenobelak, Cómo conocí a vuestra madre, Escenas de matrimonio, Gran Hermano eta abar luzea. Askotan kexatzen gara ETB1eko programazioaz (euskaldun = ume eta kirolzale), baina oraingoan gainditzen duen bakarra da.
Ez dago mugarik, ez baitago isunik. Telebista kateak autoerregulatzen omen dira.
2007/11/26
Kaka!
Publicado por Mikel Dominguez Ballesteros en 16:49
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario