Hauxe da Paolo Pellegrin-en autoerretratua, Madrileko Arte Ederren Zirkuluan. Aurten Europako Argazkilaritza Saria irabazi du, eta horregatik, again, gaurko egunkariak erreportai bat eskaintzen dio. Edo liburu berri bat kaletaru duelako. Bere 20 urteko ibilibidean, oso ondo laburbiltzen da fotokazetaritzaren izaera. Kosovon, Darfur eta Libanon egona da Pellegrin, besteak beste. Leku hauetan ez ditu paraje ederrak harrapatu, paraje ederrak ez baitira gizadiak eskaintzen dituen kontuak. Ez, argazki bidezko kazetaritzak erakusten dituenak gizateriaren gaitzak dira. Nazioarteko argazkigintza sari gehienetan egoera atsekabegarriak ikusten dira. Mendebaldea ez den munduan edo Mendebaldeko beste munduan ateratakoak, gogorrak izan ohi dira. Errealitatea azaldu behar baitu fotokazetaritzak.
“Argazkiak ateratzea bestearen gaineko biolentzia ekintza da, baina baita nire gainekoa. Kliskagailua zakatzea ez da funsgabekoa niretzat. Egin behar dudala sinestarazi behar diot nire buruari”. Arrazoia dauka Pellegrinek. Mota horretako argazkiak ateratzea ez da lan erreza. Batzutan gogorra egiten bada argazki bat ikustea, imajinatu zelan den errealitate latzaren begiei zuzenean begiratzea.
Adibide garbia 2006ko WPF sariduna, urteko onena omen dena. Onena, ez dakit, baina ikaragarria bai. Libanoko gerra. Beirut. Atzean, benetako Beirut, hegoaldeko auzo bat: suntsipen osoa. Lehen planoan, desberdintasun gordinaren paradigma.
SPENCER PLATT
Beste batean, argazkilarien barne gatazka etikoak injustiziaren aurrean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario